kritiken hemeroteka

8.769 kritika

« | »

Bitartean heldu eskutik / Kirmen Uribe / Susa, 2001

Eskutik joatea gonbidatzen gaituen ahots ozen eta poetikoa Mikel Asurmendi / Irunero, 2002-01

“Bitartean heldu eskutik” izenburu beretik ematen digu aditzera digu poeta honek bere desirak. Izan ere, nahiz gure poetak kultura, artea, herria, maitasuna hobesten dituen (hitz potoloak dira gero!), poeta hau, mundua eta bizitza definitzen duten hitz horien adierazian gelditu gabe, etengabe aldatzen ari diren hitz horien adierazira makurtu gabe, bidean bide, bien bitartean, eskutik heltzeko gomendatzen digu.

Poeta honen esanetan, azkenaldiko literatura, arte eta poesian pertsonak falta dira. Eta bera pertsonen bila irten da kalera eta mundura. Argi berri baten bila aritu omen da luzaroan, eta argi hori aurkitu duelakoan gaude. Izan ere, munduan barrena doala, ez da irudi zanpatu edo abstraktuetan erori. Lurrari loturiko poemak idatzi dituela esan genezake okerrik gabe.

Eta horretarako galdera bat egin beharra dago. Eta halaxe egin bide dio Kirmenek bere buruari: Zer da poesia? Honelatsu dio Ondarroako poetak: “Pertsonak munduaren aitzinean egiten duen gogoeta estetikoa edota artistikoa da poesia”. Eta halaxe, bizitzaz idatzi digu. Baina, ez eguneroko bizitzaz maiuskulaz.

Izan ere, eguneroko hitzez idazten badugu, hitzek ez dute adierazten egunerokotasuna. Bizi oldeek (uholdeak edo uholak) hitzen eta eguneroko gauzen arteko zubia eraman baitzuen aspaldi. Bizitzaz idazteko hitzen eta gauzen arteko zubia eraiki beharra dago. Gizakia munduaren neurri berrietara ekarri berriro ere, bide berri bati ekin, ahots berri bat sortu. Ahots ozen eta poetikoa. Horixe eskaintzen digu Kirmen Uribek, hots, ahots berri bat. Eta bien bitartean, eskutik heltzera gonbidatu, bide egiteko.

Azken kritikak

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Zerua hemen
Oihana Arana

Maialen Sobrino Lopez

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

Hedabideak