kritiken hemeroteka

6.995 kritika

Azken kritikak

« | »

Urperatze handia / Karlos Linazasoro / Elkar, 2009

Ironiazko zertzelada ustekabeak Patxi Sarriegi / Deia, 2010-02-13

Opor bidaian doazen jubilatuen urperatzea, eta uharte batera egindako lurreratzea, hain zuzen, Karlos Linazasorok idatzitako azken liburuaren istorio nagusia. Hasieratik ustekabea gailentzen zaio kontakizunari, ez baita espero daitekeen ia ezer uste bezalako eran gertatzen, eta halaxe, hogeita bi gizon-emakume jubilatuk bizi dituzten gertaerak dira kontakizunaren ardatza. Umorezko kontakizuna da, momentu askotan ironia dosi neurtuetan erakusten duena, sarri gogoetara erakartzen duena.

Elkarrizketa etengabeak dira, ezinbestean, irakurlea harrapatzen duten amarru nagusia. Itxura batean, elkarrizketa biziak eta arruntak dira, laburrak izanik ere baita ñabarduraz beteak ere zenbaitetan, iradokitzaileak. Asmatu egiten du horretan Linazasorok, ezin espero zer datorren kontakizunaren ia uneoro. Halaxe dirudi, zentzugabea nagusitzen da liburuko pasarte askotan, pertsonaiek dituzten elkarrizketen haria korapilatu egiten da tarteka, liburuak etengabe erabiltzen baititu hitz joko absurdoak irakurlearen gogoeta piztu egiten dutenak. Azken batean, zenbait interes hutsalen inguruko gogoetak egiteko gonbidapena dira, ongi neurtuak.

Era berean, hizkuntza ulerterraza darabil Linazasorok, ironiazko zertzelada erakargarriz josia. Irakurleak topatuko dituen egoera surrealistak idazlearen beste hainbat lanetan suma daitekeen umore bera da oraingo nobela labur honetan egileak darabilena. Ezin uka, Linazasororen ahalegina fina da horretan, goraipatzekoa guztiz pertsonaien elkarrizketek ironiarako duten joera argia. Ondorioz, inkoherentea eman lezake zenbaitetan, halakoxeak dira maiz protagonisten ahotan jartzen dituenak.

Hortaz, Urperatze handia konplikazio eta zailtasun gabeko istorioa den arren, sotila edukietan eta ulerterraza argumentuaren garapenean, tarteka bitxia ere suertatzen da, edonola ere, umorea lantzeko baliagarria. Egileak egina du hautua, egoera zentzugabeetan oinarritzen du istorioaren nondik norakoa. Halaber, elkarrizketa iradokitzaileak lagun fidela du zereginean. Finean, irakurleak eskertuko dituen keinu asko dira liburua are interesgarriagoa egiten dutenak, liburu arina arrapaladan irakurri eta gozatzera bultzatzen dutenak. Beretzat idazten duela antzematen zaio egileari, baina irakurleok eskertuko dugun konplizitatea ez zaio falta istorioari, txantxa eta umorez lagundua, Linazasororen eskutik.

Azken kritikak

Biennale
Beatriz Chivite

Igor Estankona

Demokraziaren pribatizazioa
Jule Goikoetxea

Peru Iparragirre

Azala erre
Danele Sarriugarte

Javier Rojo

6012
Karlos Linazasoro

Aiora Sampedro

Filiala
Sergei Dovlatov

Joannes Jauregi

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Iratxe Esparza

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Hasier Rekondo

Pelegrinak
J.E. Urrutia Capeau

Javier Rojo

Zaldi beltzak zeruan
Txomin Peillen

Peru Iparragirre

Tiroa kontzertuaren erdian
Belen Gopegui

Aritz Galarraga

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Javier Rojo

Zauri Bolodia
Oier Guillan

Aiora Sampedro

Azala erre
Danele Sarriugarte

Joannes Jauregi

Jainkoen zigorra
Alberto Ladron Arana

Iratxe Esparza

Artxiboa

Apirila 2018

Martxoa 2018

Otsaila 2018

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Hedabideak