« Pertsonen sustraiak | Iragan itxia »
Maite nuen / Anna Gavalda (Xabier Paya) / Alberdania, 2009
Maite nuen Mikel Garmendia / eizie.org, 2010-02-04
Erakutsia zigun lehendik ere Anna Gavaldak emozioak helarazteko eta sentiarazteko duen abildade berezia duela urte batzuk Alberdaniak kaleratutako 35 kilo esperantza eleberrian. Prosa lañoa darabil horretarako, deskripziorik gabea (“ez baitakit deskripziorik egiten, eta Zola eta Prousten ondotik ez baitute zentzurik”, Gavaldak aitortzen digunez). Horrek, aldi berean, erraztu egin dio, neurri batean eta alde horretatik, bere lana Xabier Payá itzultzaileari. Esan beharra dago, halere, oso bertsio txukuna ondu duela Xabierrek, euskaraz sortua dirudiena, Gavaldaren prosa lañoari, bere xumean, euskarazko doinua itsatsi baitio, hitz eta esamoldeen aukeraketan natural eta ausart jokatuz.
Bi istorio joango zaizkigu paraleloan eleberri labur honetan: batetik, Chloé-rena, bi seme-alabaren ama, senarrak utzi berri duena, eta, bestetik, bere aitaginarrebarena, Chloé-ren senar izandakoaren aita eta urteetan bere sekretua inori kontatu ez diona, harik eta Chloéri kontatuko dion arte. Sekretuaren kontaketa honek sortzen duen interakzioa izango dugu bi istorio paraleloak egituratzen dituen ardatza. Ispilu-joko batean bezala azalduko zaizkigu desamodioa bizitzeko bi era: batetik aitarena, berrogei urte zituela eta ezkondua egonik beste emakume batekin zeharo maitemindu arren, bere buruari uko egin eta aurreko egoerari eusteko erabakia hartzen baitu eta, bestetik, semearena, guztiz kontrako erabakia hartzen baitu. Oso emankorra da, alde horretatik, sekretuaren baliabidea literaturarako, literatura besteen intimitatea ezagutzeko ere badelakoan. Zenbat eta zenbat sekretu —eta nolakoak!— ez ziren lurperatuko sekretuaren jabeekin batera. Mundu oso bat, beste hainbat eta hainbat bizitza balizko…
Besterik balirudike ere, baikorra da —izan daiteke?— eleberriaren mezua, didaktikokeriatik urrun, hain aukera desberdinak aurrean jartze hutsa aski iradokitzailea denez gero.
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi