kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Iratzeen esporak / Igor Estankona / Susa, 2009

Ironiaren eskutik Javier Rojo / El Correo, 2010-01-16

Igor Estankonaren poema liburu honen izenburua, Iratzeen esporak, poetika oso bat definitzeko oinarrizko metaforatzat har liteke. Poesia hor zehar hegaz dabiltzan esporak bezalakoa da, haietatik landare bat noiz sortuko zain. Baina handik sortzen den landarea iratzea baino ez da, oharkabean bezala agertzen zaigun landarea. Ez dakit egilearen asmoa izenburuarekin hori adieraztea izan den, baina, nahita edo nahi gabe (kontuan hartu behar dugu batzuetan poetek konturatu gabe ere asma dezaketela irudi zirraragarri bat, horretarako irakurlea beharrezkoa bada ere), gaur poesiak duen lekua definitzeko irudi ezin hobea aurkitu duela iruditzen zait. Poesiak ez du aldarrikapen garrantzitsuak egiteko balio berezirik. Baina, hala ere, poesiak bizitza bera, gizaki arrunten ikuspegiaren neurriko bizitza, azaltzen du. Apal baina osorik.

Estankonaren liburua hiru zatitan banatuta agertzen da, eta banaketa horren atzean irakurleak egitura bat aurki dezakeela iruditzen zait. Hasierako poemen ardatz nagusia naturalezari buruzko erreferentziak osatzen dute. Baina Estankonaren poemetan agertzen zaigun naturaleza erromantizismotik urrun ikusten dugu. Naturaleza ez da gizakien sentimenduekin batera mugitzen, sentimendu horiek analogiaren bidez naturalezan bertan islatuta agertuko balira bezala. Osagai berri bat erantsi zaie naturalezari buruzko erreferentzia hauei: ironia. Beraz, testuinguru honetan ez da harrigarria izango lehenengo poemetan beleak eta saiak bezalako txorien erreferentzia ugari agertzea.

Bigarren saileko poemak lotzen dituen hari nagusia maitasuna da. Eta hemen ere ironia lagun azaltzen zaigu gaia. Maiteminduaren sentimenduak azaldu beharrean badirudi poema hauetan maitasuna zer den definitzen aritzen dela. Eta maitasuna ez da osotasuna, ez da betegintzarrea, erromantikoei gustatuko zitzaiekeen bezala. Maitasuna momentu bat da, sentsazio bat. Maitemintzea gertatzen denean, denbora ez da gelditzen, aurrera doa, eta denborarekin batera aldaketak gerta daitezke.

Ametsen eta irudimenaren mundua agertzen zaigu hirugarren atalaren ardatz moduan, ametsen eta irudimenaren mundu hau zentzu zabalean ulertu behar bada ere. Eta honetan ere ez da ironiarik falta, amestutakoa errealitatea bezain gordina denean.

Laburbilduta, Estankonak oso poema liburu interesgarria idatzi du, ironia existentzialean bizi den gizakiaren egoera islatzen jakin baitu.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak