kritiken hemeroteka

8.666 kritika

« | »

Bost hitzaldi krimenari eta histeriari buruz / Patricia Parry (Itziar Otegi) / Alberdania, 2009

Bost hitzaldi krimenari eta histeriari buruz Mikel Garmendia / eizie.org, 2009-12-28

Bi istorio paralelo aurkituko ditugu eleberri honetan elkar gurutzaturik, fikzioaren eta errealitatearen artean mugitzen direnak. Batetik, XIX. mende amaieran, Sigmund Freud Parisa doa Charcot irakasle ospetsuaren histeriari buruzko lezioak entzutera. Charcotek laguntza eskatuko dio hainbat krimen argitzeko. Bigarrenean, 2008an Frantziako Tolosan egiten ari diren psikiatriari buruzko biltzar batean, Berger irakasle ezaguna izango da mende bat lehenago Charcotek bete zuen eginkizuna bere gain hartuko duena, oraingoan ere biltzarkide bat hil baitute —Chris Vaugeois— eta harreman estuak baitaude orduko krimen haien eta gaur egungoaren artean.

Patricia Parry-k, psikiatra bera ere, nobelatu egingo dizkigu gertakari historiko batzuk. Progresioan egiten dute aurrera ikerketek eta, horrekin batera, baita psikoanalisiaren historiak ere, XIX. mendean sortu baitziren gizakiaren espiritua konprenitzen saiatzeko zientziak. Zinismoa, intolerantzia, aiherkundea eta antisemitismoa aurkituko dugu etengabe giroan. Zientziaren aurrerabidearen historia zoragarria, histeriari buruzko lehengo eta gaurko ikuspegiak ulertaraziko dizkiguna, bost leziotan egituratua, beti ere judu errariaren mitoaren presentziaren inguruan.

Joko baten gisan aurkezten dizkigu egileak iragana eta oraina. Oraingo pertsonaiek eta ikerketek iraganekoetara baikaramatza etengabean, beti ere orduko eta oraingo hiltzailearen edo hiltzaileen bila gabiltzala, paraleloan garatzen den intriga horrek bakerik ematen ez digularik, harik eta amaierako ezustera heltzen garen arte.

Eleberri beltza egituraz, oinarri historiko-zientifiko batean ehundua, dibulgazio ez kultistaren mugen barruan mugitzen dena. Erritmo biziko kontakizuna, trama jariakor bezain aberatsak eta pertsonaia eta egoeren deskripzio bikainak, euskarazko bertsioan Itziar Otegi itzultzailearen eskutik heldu zaizkigunak, lexiko ondo aukeratu batez eta testuari ondo kurriarazten dion joskeraz.

Azken kritikak

Etxe bat Husaviken
Uxue Juarez

Irati Majuelo

Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea

Paloma Rodriguez-Miñambres

Diesel
Bertol Arrieta

Joxe Aldasoro

Zer egin Miranderekin?
Askoren artean

Mikel Asurmendi

Sakelako bihotzak
Julen Apella

Asier Urkiza

Ni, laiko
Markos Zapiain

Nagore Fernandez

Zorretan
Agurtzane Intxaurraga

Maialen Sobrino Lopez

Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Sakelako bihotzak
Julen Apella

Jon Agirre

Emognosia
Mitxelko Uranga

Mikel Asurmendi

Silueta
Harkaitz Cano

Irati Majuelo

Koxka bat estuago
Henry James

Aritz Galarraga

Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide

Hasier Rekondo

Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

Hedabideak