kritiken hemeroteka

7.001 kritika

Azken kritikak

« | »

Urperatze handia / Karlos Linazasoro / Elkar, 2009

Naufrago absurdoak Javier Rojo / El Correo, 2009-11-07

Karlos Linazasorok argitara eman duen azken liburuak Urperatze handia du izenburua eta nobela laburra da, laurogei orrialde ere ez dituena. Nobelaren historian ezagunak diren bi idazlan nahastu direla ematen du, William Goldingen Eulien jauna eta Julio Cortázarren Los premios Linazasororen nobelatxoan elkartu direla esan baitaiteke. Izan ere, idazle euskaldunaren liburuan kontatzen zaigu nola jubilatuen talde bat plazereko itsasaldian naufragioa izan ondoren irla batera heltzen diren. Hogeita bi dira naufragoak, eta irlan beste naufragio batengatik han bizi den biztanle bakarrarekin egiten dute topo. Nobelatxoan, irlan naugrafo jubilatuek ematen duten lehenengo eguna kontatzen da. Goian aipatutako liburuak gogoratzen ditu idazlan honek, naufragoek egoera berezi batean antolatu behar baitute beren bizitza laguntzarik gabe, itsasontziz egiten zuten bidaia kasu guztietan opari bat izan baitzen. Baina antzekotasunak azal horretan geratzen dira. Gauza ezaguna da Karlos Linazasorori absurdoaren literatura egitea gustatzen zaiola, eta liburu honetan ere bide horretatik abiatzea erabaki du. Bestaldetik, liburu gehiena elkarrizketaz osaturik dago, narrazio-atalek elkarrizketen arteko loturen funtzioa betetzen dutelarik. Eta elkarrizketak askoz ere egokiagoak izan daitezke absurdoaren literaturaren bideetatik abiatzeko, pertsonaiek elkarri esaten dizkiotenetan erantzun bitxiak, zentzugabeak, ideien arteko lotura absurdo baina batzuetan distiratsuak agertzen baitira. Halako esaldiek batzuetan aforismoen itxura ere hartzen dute, eta ez da ahaztu behar idazleak aforismoak ere oso gustuko dituela.

Duda bat planteatu zait liburua irakurtzerakoan. Izan ere, nola ulertu behar da bertan kontatzen dena? Alde batetik, absurdoaren literaturaren aurrean irakurleak joera izan dezake bizitzaren alegoria aurkitzeko. Inpresio hau areagotu egiten da lehen aipatu ditudan beste bi liburu horiek kontuan hartuz gero. Baina atzean beti duda geratzen da ea ez ote gauden Xerezaderen sindroemaren kasu baten aurrean. Hau da, liburuan kontatzen denak ez duela inportantzia handirik eta garrantzia duena idazlea bera dela, hitzak hitzen atzetik jartzea, zentzugabeko kalaka batean bada ere, idaztea eta bizirik egotea bat izango bailiran. Izan ere, hitzen hariak eten gabe irauten duen bitartean, bizitza eta bizi-hitza sinonimoak dira.

Azken kritikak

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Aiora Sampedro

Badena dena da
Patxi Zabaleta

Amaia Serrano Mariezkurrena

Neska bat leku inposiblean
Xabier Amuriza

Estibalitz Ezkerra

Poesia kaiera
Alfonsina Storni

Alex Uriarte

L.A.A.
Maixa Zugasti

Ibon Egaña

Duchampen inguma
Eric Dicharry

Javier Rojo

Biennale
Beatriz Chivite

Igor Estankona

Demokraziaren pribatizazioa
Jule Goikoetxea

Peru Iparragirre

Azala erre
Danele Sarriugarte

Javier Rojo

6012
Karlos Linazasoro

Aiora Sampedro

Filiala
Sergei Dovlatov

Joannes Jauregi

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Iratxe Esparza

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Hasier Rekondo

Pelegrinak
J.E. Urrutia Capeau

Javier Rojo

Artxiboa

Apirila 2018

Martxoa 2018

Otsaila 2018

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Hedabideak