« Pentsatuz gero, ez naiz bizi | Naufrago absurdoak »
Carlos esaten zioten gizona / Pedro Alberdi / Alberdania, 2009
Ibilaldia Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2009-11-06
Liburuaren meriturik handiena idatzita dagoen modua da. Idazleak, nahita uste dut, albo batera utzi ditu adjektiboak, eta substantibo asko, eta aditzak hartu ditu, kontatzeko zuena kontatzeko. Hizkuntzaren ekonomia, noski, metafora ere krisian baitago. Baina ez begiradarena. Idazleak bere begia zabaldu eta pertsonengan finkarazten du, denbora apur batez. Begiradaren ekonomia, noski, balore krisian baikaude.
Mario Onaindia gaztearen erretratua da, baina horrekin batera, belaunaldi baten irudia nabarmentzen da. Belaunaldi baten kontuak argitzen baitira, ez soilik ETAren sorrerari dagokionean, baizik eta garai hartan politikagintzan eta bestelako gintzan aritu zirenek izan zuten paperari dagokionean ere. Eibarko kontuak dira, hasieran; baina kontu horiek hedatzen dira, Burgosko epaiketaren atarira iritsi arte. Lokala dena unibertsala da bilakatzen. Begirada batzuk samurrak dira eta beste batzuk gogorrak, begirada batzuk lagunkoiak dira eta beste batzuk etsaiak. Pedro Alberdiren begiradak neutroa izan nahi du, inongo zaletasunik gabea, baina desbideratu egiten zaio, batez ere Txabi Etxebarrieta eta Iñaki Sarasketa aipatzen dituenean. Bestela, zorrotza da bere idazteko modua, garbia eta aratza.
Nik eleberritzat daukat bere hartan saiakera moduan aurkeztutako lan hau, asmo literarioa nagusia delako. Idazketaren tonuak berak garbi uzten digu gertatutako gertatu zela kontatzen den moduan; edo, besterik ezean, hala gerta zitekeela. Horretarako hartzen ditu oinarritzat Onaindiaren oroitzapenak eta Grand Place eleberria, haietan argitu baitzuen Onaindiak bere ibilaldia.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi