kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Apokalipsia guztioi erakutsia / Joseba Gabilondo / Erein, 2009

Parodia mingotsa Javier Rojo / El Correo, 2009-10-31

Joseba Gabilondok normalean ez du literatura idazten. Bestelako idazlanengatik ezaguna izan da orain arte. Orain, ordea, literaturaren bideetan sartzea erabaki du eta, langintza honen emaitzatzat, Apokalipsia guztioi erakutsia izenburua duen narrazio-bilduma eskaini dio euskal irakurleari. Liburuan zortzi narrazio agertzen dira, eta narrazio hauek beregainak badira ere, elkarren arteko loturaren bat erakusten dute. Aldez edo moldez, guztiak gai berberaren inguruetan aritzen dira, euskalduntasunaren kontua istorio guztien azpian baitago. Izan ere, euskaldunok joera izaten dugu munduaren ardatza garela pentsatzera, eta mundu guztia gure inguruan mugitu behar dela iruditu ohi zaigu, egozentrismo adoleszentea gizarte kontuetara zabalduz. Istorio hauek bide horietatik abiatzen dira, parodia lagun. Joseba Gabilondok ondo baino hobeto daki zeintzuk diren literatura postmodernoaren ezaugarriak, eta ezaugarri horiek erabiliz eta ezaugarri horiekin jolastuz, istorio umoretsu eta parodikoak eskaintzen ditu. Generoko literatura imitatuz, nobela beltzaren ezaugarriak dituzten ipuinak idatzi ditu, eta honelako istorioen ondoan, erreportaje edo txostenen itxura daukatenak. Idazkera eta kontaera mota desberdinak erabiltzen dira, eta erretorikarekin ere jolasten da liburu honetan, antologia moduko bilduma bat sortuz. Beste aldetik, narrazioen atzean planteamendu ideologikoren bat dagoela suma daiteke, zeren utopien galerak markatzen baitu neurri batean ipuinen nondik norakoa. Izan ere, utopiek dagoeneko ez dizkigute amestutako paradisuen promesak begien aurrean jartzen eta infernuen antz-antzekoak ere izan daitezke.

Testuinguru honetan, argumentuen aldetik denetarikoa aurki dezakegu. Milaka urtez bizi izan diren banpiro aspertuen istorioak kontatzen zaizkigu (Anne Rice-ren nobelen bertsio euskaldunak diruditenak), baina baita literaturaren historia alda dezakeen filologo euskaldun baten aurkikuntza ere, mundu mailako konspirazio shakespearearren aurka egin beharko duena, bere aurkikuntza plazaratuko badu. Etorkizunean kokatutako istorioak ere baditugu, balizko independentzia bitxia kontatzen dutenak.

Liburua orokorrean dibertigarria da, nahiz eta azaleko umorearen atzean mingostasun puntu bat erakusten duen. Dena dela, zenbait momentutan artifizialegia iruditu zait, narrazioak idazleak nahi zuen puntu horrexetara eraman ahal izateko egoerak gehiegi estutu izan balitu bezala.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak