« Parodia mingotsa | Nora ez dakizun hori »
Eskuen sustraiak / Oier Guillan / Susa, 2009
Ametsak eta beste Igor Estankona / Argia, 2009-11-01
Begi bien sujauzia (1998, Mikelazulo), eta Gabeziak (2001, Bermingham) obra minortzat ezin daitezkeen arren jo, Oier Guillan gaur dakargun lan honekin sartu da, zalantzarik gabe, arnas luzea eskatzen duen poesian. Liburuaren sei atalek ortuaren eta ortuan ari denaren zikloa definitzen dute —ildoak, hazia, gorotza, eskuak, denbora, lore inperfektuak—. Kuriosoa da, baina ukitu baserritarrak batasuna ematen dio kale-kantoi globaletik idatzita dagoen liburu honi. Batasun estilistiko handiko liburua da, eta era berean gai asko nahasten ditu. Zabala da Eskuen sustraiak.
Idazkera konkretu bat errebindikatu du Guillanek, utopiaren poesia dei dezakeguna. Utopiaren poesia hori norbere burua osatzeko idatzi ohi da, edo barkatzeko, edo terapia moduan, baina beti ere pasioz eta artearen ahaletan sinetsiz: “Ez dut gogoko maitasuna hitza / ez askatasuna / ez ametsa. // Kontraesanean bizi naiz, / esanahien kontrako / iraultza dutelako xede / lerro hauek. // Hitzon hezurdura / berreskuratu nahi nuke / egunerokotasunetik, xume, / zintzoki esateko: // maite ditudan pertsonak / tristeziatik askatzea / dut amets.”
Baina poesiak atera gaitzake tristeziatik? Ez dakit ba apur bat behartutakoak ez ote diren liburuko zenbait eremu semantiko, izan positiboak zein negatiboak: tristezia versus poesia da bat, utopia versus errealitatea da beste bat, azken hau liburuko nagusienetarikoa. Ardatz imajinarioaren alde batean jartzen ditu Guillanek iraultza, ametsak, Lisboa eta loreak; eta beste aldean uniformetasuna, askatasun eza, babes ofizialeko etxeak eta bakardadea. Lirismo sinplera egiten du liburuak lartxo. Poemak bukatzeko modua, ostera, ez da hain ebidentea. Karga handiena azken lerroetan jarriz apur bat jabaltzen da lehen aipatu dugun sentsazioa; bukaera ireki eta enigmatikoen bidez errazkeriatik urrundu egiten da zertxobait idazlea.
Inoiz egin dudan poeman iradokitzen den legez, espiritu etsituak beste mundu batera gura luke heldu: nahiz eta hitza gauza ezdeusa izan, leku hobea lortzen lagundu behar du. Liburuan emozioen lurraldea eta amets sozialena nahasten dira maiz, eta hitzak horretara behartu eta moldatuak opatzen zaizkigu. Behin baino gehiagotan kontzeptu zehatzekin jolasten da Guillan, abstrakzioaren mugetan: “Hau ez da graffiti bat. / Ezagutzen ez dudan paisaia bat sartzen ari zait ahotsean”.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi