kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Mila ezker / Garbiñe Ubeda / Susa, 2009

Ezkertasunaren aldarrikapena Patxi Sarriegi / Deia, 2009-09-19

Ezkerra izatea zer den, ezkerren errealitatea aztertu du Garbiñe Ubeda idazleak saiakera liburu berrian, Mila ezker izenburupean Susak argitaratu duena. Ezkerra protagonista duen liburuan, eta horretara, gehiengoa eskuina den gizartean ezkerrek dituzten eragozpen ugariak jorratu ditu bertan egileak, esate baterako, eskolan, sukaldean, ehizan eta arrantzan, guraizeekin, musika tresnekin, ordenagailuaren xaguarekin, argazkiak egitean, erlojuaren orratzak mugitzeko orduan… Halaxe, ezkerra izanik esperientzia lagun, patroitik ateratzen denari errezeloz begiratzeko joera horren adibide ugari aurki daitezke liburuan.

Ezeren aurretik, ideiak jorratzeko moduan originaltasuna aitortu behar zaio egileari, esaterako, bere esanetan ezkertasunak ondoko erdaretan baino balio neutroagoa duela baieztatzen duenean. Adibideak ematen ditu horren erakusgarri, euskaraz “ezkerreko hankaz jaikitzea” bezalako adierazpenak daudela onarturik ere.

Atzera begirako oroitzapen ugari ere isuri ditu egileak orriotan, istorioak istorio, errealitateak hala erakutsitako pasadizoak barne, funtsean, ezkertasuna, zuzendu beharreko aberrazio estigmatizatua baino gehiago, errespetatu beharreko ezaugarri naturala dela aldarrikatu nahian.

Izan ere, autorea helburu apal horrekin zuzentzen zaio etengabe irakurleari, bere buruari ari zaion moduan ere. Lan erakargarria burutu du orriotan Ubedak, zinez irakurgarria, eskuinok ere harritu eta kontuan hartzekoa momentu askotan; halaxe arakatu ditu artea, musika, literatura, kirola, logika, matematika, fisika, kimika, genetika, neurologia edo psikiatria gaiak ere. Era askotako pertsonaia ugariren ezkertasuna goraipatzen du bertan…

Juan Inazio Retegiren ezker-paretako txapelketak gogoratzen ditu zereginean, Leonardo da Vinci, Beethoven, Goethe, Maurice Ravel… lehengoen aldean egungo hezitzaileen bestelako jokamoldea pozgarria zaio egileari.

Ezker jenialtasunaren aldarrikapena da liburua, ezker harrotasunaren lekukoa, adibide andana ematen dizkigu horretarako egileak, historikoki jasotako testigantza ugari. Ezkerrentzat bereziki zuzendutakoa izan arren, eskuinontzat irakurketa atsegina da, besteon larruan jartzeko ariketa interesgarria. Esan gabe doa, oinarrian begirada kritikoa etengabea da Ubedaren ikuspegitik, horixe liburua burutzeko egilearen ausardia, atalak irakurri ahala irakurleak eskertuko duena.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak