« Malenkonia arabiar bat | Iraganeko jardun mataza askatu, gure biziera laxatzeko »
Habitat / Katixa Agirre / Elkar, 2009
Habitat M. Egimendi / Aizu!, 2009-09
Etxea: Aterpe naturala, gotorleku sekretua, maitasunerako habia, independentziaren eremua, bakardade goxorako abagunea. Etxea: Gure habitat ideala. Hori agertzen zaigu Katixa Agirre gasteiztarraren bigarren ipuin liburuaren kontrazalean. Baina, bertan aitortzen den moduan, etxea ez da hori bakarrik, bizitokia, gaur egun eta gure gizartean, arazo sozial bihurtu baitzaigu, baita ekonomiko ere, ezinbestean baitago hipoteka bati lotua. Etxeak eskaintzen digu babesa eta etxeak eragiten dizkigu buruhausteak. Etxeak, azken finean, lotzen ditu sei ipuin luze hauek. Etxea eta bertan bizi direnen arteko harreman afektiboak. Halere, narrazio independenteak dira liburuan biltzen direnak.
Etxetik irten gabe zuen izena liburu honetan mamitu den egitasmoak. Horrekin lortu zuen 2007an Agirrek narrazio bilduma hau idazteko X. Igartza beka, idazle gazteei ematen zaiena. Eta horrela lortu dugu guk berau irakurriz une atseginak igarotzeko aukera. Erraz sartzen da irakurlea kontakizunean, aise kokatzen dira egoerak eta pertsonaiak, eta idazleak erabilitako hizkuntza ere argia da. Esandakoa, hausnarketa sakonetan sartu beharrik gabe, gustura irakurtzeko moduko ipuinak. Eta liburuaren azalean ageri den bezalako sofa eder batean bada, hobeto.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera