« Batiskafoa eta zitaukak | Kapagorri lehendakari »
Gertakarien urtzea / Luis Garde / Alberdania, 2008
Denboraren igarotzeaz Javier Rojo / El Correo, 2009-05-09
Luis Gardek idatzi duen poema liburu honetan, Gertakarien urtzean, badago behin baino gehiagotan errepikatzen den eszena moduko irudi bat: poeta (edota poetaren maskara izan daitekeen subjektu poetikoa) ispilu aurrean paratzen da eta orduan ispilutik bueltatzen zaion aurpegiaren begiradan berea ez baina bere aitaren begirada aurkitzen du. Tupustean, poetak denbora iragan dela ikusten du. Bat-batean bere aita izan zen horrengandik hurbilago sentitzen da, bera izan zen gazte harengandik baino. Denboraren igarotzeaz hitz egiten zaigu liburu honetan, baina denboraren igarotzeak berez bestelako gauzak ere inplikatzen dituelarik, gaia zabalduz doa poemaz poema. Besteak beste, oroimenaren kontzientziaz ere hitz egiten zaigu. Poetak aspaldiko gertakariak gogoratzen ditu, eta berriro gertakari horiek bizi nahi dituenean, adibidez, aspaldian irakurritako liburu bat berriro irakurtzen duenean, konturatzen da gertakari horiek orain ez direla gogoratzen zituen bezalakoak. Subjektua aldatzean, subjektuaren aurrean jartzen zaion objektua ere desberdina da. Poetak badaki orduko gaztea eta oraingo heldua pertsona bera direla, baina bera izan arren beste bat ere bada, aldaketak objektuetan ikusteko joera badu ere. Horrexegatik da hain deigarria ispiluaren irudi hura, bere burua objektutzat jartzerakoan, urte hauetan aldatu dena bera izan dela ikusten baitu. Eta bera aldatzean, bere aitaren irudia sortzen zaio, denbora amaierarik gabeko gurpila izango balitz bezala, beti toki berberera bueltatzen, beti gauza berberak egiten.
Luis Garderen poemak narratiboak dira. Eguneroko bizitzan ohikoak diren gertakariak kontatzen zaizkigu, eta arazo handirik gabe esperientzia-poesiarekin lotu daiteke idazlan hau. Edonola ere, gaiak egunerokotasunetik hartzen dituen poesia izan arren, gertakari arrunt hauek (bizarra egitea, irakurtzea, kafetegi batean kafea hartzea) indar biziz aurkezten zaizkio irakurleari, eta gertakarien izaera mugatua gainditzen da, egunerokotasuna transzenditzeko ahalmena baitu liburu honetan kontatzen denak.
Literatura, eta bereziki poesia, askotan pose faltsuz beterik agertzen zaigularik, eskergarria da honelako poesia irakurtzea, benetakoaren indarra daukana. Esperientzia-poesia da, baina euskal hitz honen esanahiekin jolastuz esan daiteke, batez ere, eskarmentu-poesia dela irakurleak liburu eder honetan aurki dezakeena.
Biennale
Beatriz Chivite
Igor Estankona
Demokraziaren pribatizazioa
Jule Goikoetxea
Peru Iparragirre
Azala erre
Danele Sarriugarte
Javier Rojo
6012
Karlos Linazasoro
Aiora Sampedro
Filiala
Sergei Dovlatov
Joannes Jauregi
Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea
Iratxe Esparza
Bihotz handiegia
Eider Rodriguez
Hasier Rekondo
Pelegrinak
J.E. Urrutia Capeau
Javier Rojo
Zaldi beltzak zeruan
Txomin Peillen
Peru Iparragirre
Tiroa kontzertuaren erdian
Belen Gopegui
Aritz Galarraga
Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea
Javier Rojo
Zauri Bolodia
Oier Guillan
Aiora Sampedro
Azala erre
Danele Sarriugarte
Joannes Jauregi
Jainkoen zigorra
Alberto Ladron Arana
Iratxe Esparza