kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Euskaldun guztion aberria / Iban Zaldua / Alberdania, 2008

Anchorage Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2009-01-30

“Euskaldun guztion aberia EusKafka da”, irakur daiteke liburu honen atzeko aldean. Pako Aristik aspaldi idatzi zuen euskaldunon aberiaz, oso errazak baitira lotzen aberriaren eta aberiaren kontzeptuak, txistea egin nahian, noski. Txisteak bi aurpegi ditu, ordea. Txistea kontatzen duenarena, batetik; eta txistea entzuten edo pairatzen duenarena, bestetik. Kontatzailearentzat izan daiteke txistea munduko txisterik onena eta berak, bukatu aurretik, barre egingo du, txistearen txistetasuna indartzeko. Entzulearentzat txarra bada txistea, alférrik izango dira kontátzailearen algarak oro, ez bàitu ezpainik lerrotuko eta harrituko da, gainera, kontatzailearen imintzioak ikusita.

Zalduaren liburuari dagokionez, ironikoa izan nahi du. Irakasle bat, prentsan zutabegile ere bai, Euskal Herrian bizi den giroaz nazkaturik, Anchoragera joango da, alegia Alaskara, euskal kulturari buruzko ikastaroa ematera. Delako ikastaro hori iruzurra izango da, gezur hutsa, irakaslearen bizitza bezala. Dena izango baita asmazio esajeratua, edo esajerazio asmatua, nondik begiratzen den. Baina ikastaroaren amaieran konturatuko da iruzurra ikasleek berari egin diotela. Komedia baten argumentu eta gaiak, beraz: engainatzaile engainatua, burlati burlatua, irakasle ikasletua, eskarmentudun eskarmentatua…

Zalduak lortzen du ironiaren arrastoa zabaltzea, batez ere zutabegileen eta historia-irakasleen kontura, alegia Zalduak ongi ezagutzen dituen ofizioen kontura. Gainerakoan, ordea, ez dakit halakorik lortzen duenik. Ironiak, izan ere, bi aurpegi baititu. Ironiko izan nahi duenarena, batetik; eta ironia ulertzen duenarena, edo ulertzen ez duenarena, bestetik.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak