« Bilbo Hobbita, Euskal Herritarra | Fast Fatum »
Tatuaia bat ene begietan / Txili Lauzirika / Susa, 2008
Lubakia eta herdoila Javier Rojo / El Correo, 2009-01-31
Txili Lauzirikak Tatuaia bat ene begietan poema liburua plazaratu du, liburu interesgarria, izan ditzakeen balio poetikoak eta kalitatea alde batera utzita, euskaraz idatzitako poesian bide nagusia bihurtzen ari denaren ordezkari eta adibide aukeratutzat hartu baitaiteke. Izan ere, badago euskal poesian poeta talde oso bat ‘lubakia’ hitza erabili gabe poemak idatzi ezin dituena. Hitz klabea da hori talde honetako poemetan, eta hitz horren inguruan poetika osoa eraiki dutela ematen du. Honela defini daiteke poeta hauen planteamendua: ilusioen garaia pasatua da, dena da hondamendia, eta hondamendi horren erdian, eraso definigaitz bat jasotzen da. Mundu erasokor honen aurrean erresistentziaren garaia heldu da, lubakiaren atzean tinko eustearena, mugaz beste aldean egotearena.
Egia esan, hasierako erromantizismoak gogo-aldarteak adierazteko hondamendiek zituzten balio sinbolikoak ediren zituenetik, gutxi gorabehera Piranesik XVIII. mendearen bukaeran Erroma birrinduaren grabatuak egin zituenetik, hondamendiaren presentzia, era batekoa zein bestekoa, errekurrentea bihurtu da poesian balio desberdinekin. Batzuetan heriotzaren sinboloa izan daiteke, besteetan iragandako loriaren errepresentazioa, baina beti ere, baliabide egokia dirudi denboraren igarotzearen aurrean gizakia senti dezakeen ezinegona adierazteko. Kasu honetan, hondamendian agertzen zaiguna hiria da, hiria bera hondamendi erasokorra baita, eta hiri horrek ilusioen galera adierazten digu, beste garai bateko utopiak alde batera utzi izan balira bezala. Egoera mortu horren aurrean, maitasuna agertzen zaigu salbabide, hondamendiak dakarren erasoari gogor egiten saiatzen den bitartean. Eta hemen itxurazko kontraesan batekin egiten du topo irakurleak: ilusioa eta utopiak desagertu dira, hondamendiak eramanak; baina, maitasuna lagun, hondamendiari aurre egiten zaio, erresistentziaren gainean eraikitako utopia berri bati ateak irekiz.
Honelako poesian, guda guztiak galdu dituen gerlari moduan aurkezten da poeta, galtzaile epiko bat bezala, gogorra dela irudikatu nahi duen erromantiko sentibera bat. Lauzirikak honelako poesiaren eredua eskaintzen digu bere liburuan, hori bai, ohikoa baino anbizio poetiko handiagoarekin egin du.
Bakea, bakea
Xabier Montoia
Asier Urkiza
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Nagore Fernandez
Martxoak 3
Jon Martinez Larrea
Maialen Sobrino Lopez
Silueta
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Etxe bat Husaviken
Uxue Juarez
Irati Majuelo
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Paloma Rodriguez-Miñambres
Diesel
Bertol Arrieta
Joxe Aldasoro
Zer egin Miranderekin?
Askoren artean
Mikel Asurmendi
Sakelako bihotzak
Julen Apella
Asier Urkiza
Ni, laiko
Markos Zapiain
Nagore Fernandez
Zorretan
Agurtzane Intxaurraga
Maialen Sobrino Lopez
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Sakelako bihotzak
Julen Apella
Jon Agirre
Emognosia
Mitxelko Uranga
Mikel Asurmendi