« Ero | Alegoria abstraktua »
T (Tragediaren poza) / Juanjo Olasagarre / Alberdania, 2008
Egin dezagun tragedia bat Aritz Galarraga / 2008-12-05
Juanjo Olasagarreri irakurriak genizkion aurretik: aurreko nobela, Ezinezko maletak, hainbat poema (Gaupasak, Bizi puskak eta Puskak biziz bildumetakoak), baita egin dituen itzulpenak ere (Auden eta Larkin). Eta, horrexegatik, irrika biziz espero genuen haren bigarren eleberria, T (Tragediaren poza) izenez kaleratu berri dena. Gauzak aurreratzen ari naiz, baina, esango dut, gehixeago espero nuela nobela berritik, ez nauela bete-betean harrapatu. Hasteko, esan beharra dago, ezer gutxi duela ikusteko bigarren lan honek lehenengo harekin, ezpada, adibidez, pertsonaien muturreko karakterizazioan, eleberri berrian pertsonaien karikaturizaziora iristen dena. Lekunberri fikziozkoak, apalxeago bada ere, erreferentzia izaten jarraitzen du hemen, Donostia, Gasteiz eta Hendaiarekin batera. Eta zorioneko euskal gatazkak ere (orain artean gutxiegi, orain dagoeneko gehiegi?) badu bere tartea eleberrian azaltzen diren gaien artean. Hori esanda ez dugu liburu hau beste harekin konparatuta juzkatuko, bere baitako meritu eta demerituengatik baizik.
Izenburuko “t” hizkiak gauza bat baino gehiago iragar dezake, nobela irakurtzen hasi bezain pronto igarriko diogunez. Terese pertsonaia nagusiaren iniziala izan daiteke, esaterako: tragediaren inguruko ikastaro bat hartzen hasiko da bera, unibertsitatean, Barrutia deituriko morroia duela irakasle. Hara haren auto-aurkezpena: “Gasteizko Unibertsitateko irakaslea, ETAren terrorismoak mehatxatua, tragedian, euskal tragedian bereziki aditua, Ermuko Foroko kidea, Savaterren eta Juaristiren laguna, Atxagaren mesprezatzailea, Koldo Izagirreren etsaia”. Eta jarraian aurkeztuko du, lehor, protagonista: “neska eder hau, Terese Lasa, ikasle bat”. Aita hiltzear du, minbiziak jota. Amarekin harreman tirabiratsua. Ez hobea Ibon mutil-lagunarekin ere. Eta Barrutia hartuko du begiko. Horiez gain, bada gertakari ilun bat Barrutia eta Tereseren aita lotzen dituena. Eleberriaren azken aldera, “Terese egin dezagun tragedia bat” eskatzen dio Barrutiak. Eta horixe bera da Olasagarrek egin duena pertsonaia eta hari horiekin guztiekin, tragedia garaikide bat.
Liburuaren agerpenaren karietara, prentsako berrietan irakurri nuen Olasagarreri, doktoretza ikasketak amaitzear zegoela, Bernardo Atxagaren Gizona bere bakardadean liburua aztertzea tokatu zitzaiola. Horren inguruko tesi bat egiten hasi zela, baina amaitu aurretik bertan behera utzi zuela. Eta hori pasa zait niri T eleberria irakurtzen ari nintzen bitartean, une batzuetan, tesi bat irakurtzen ariko banintz bezala sentitu naizela. Liburuaren lehen partean batez ere, Barrutiaren klaseko azalpenak eta Tereseren apunteak tarteko, tragediari buruzko kontzeptu teoriko eta abarrek pisu handiegia hartzen baitute, irakurketa astun xamarra eginez. Kontakizunari erritmo narratibo handiagoa falta zaiola iruditu zait, liburuaren bigarren partean gehiago lortzen duena. Eta gero, eszenak, nola esan, urrutiegi eramanak daude, irensten gaitzak: arropa denda bateko aldagelan, Barrutiak, jantzi ezberdinak jantzarazten dizkion bitartean, Tereseri tragedien laburpena egiten dionean, adibidez, edota Teresek, Barrutiak eta Kaskamotzak, irakaslearen bizkartzainak, itsas ertzean duten eszena, Barrutia itsasoari galdezka hasten zaionean. Horiengatik diot gehixeago espero nuela Olasagarreren nobela berri honetatik.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera