« Balak hitzak balira | V nobela »
Gau ilunekoak / Joseba Sarrionandia / Elkar, 2008
Alegoria abstraktua Javier Rojo / El Correo, 2008-12-06
Gauden egoeran egonda, uste dut begi-bistakoa dela ezin dela Joseba Sarrionandia idazleaz ezertxo ere esan idazle honek euskal irakurle batzuentzat adierazten duena kontuan hartu gabe. Berdin da idazle honek zer idazten duen, euskaldun batzuek bere idazlanak eskuratuko dituzte, berak idatzi dituelako eta haientzat idazlea mito bihurtu delako. Gero, beste idazlanak irakurriak diren ala ez, beste kontu bat da. Eta egia da Sarrionandiak idazlan interesgarriak plazaratu dituela (Narrazioak hura funtsezkoa izan da euskal literaturaren bilakaeran). Baina halako idazlanen ondoan bestelako obrak ere kaleratzen ditu, egile honen izena eramango ez balute interes berezirik izango ez luketenak. Hala ere, idazlanak bigarren mailakotzat-edo hartu badaitezke ere, arrakasta eta miresmena (salmenten arrakasta eta hark adierazten dutenarekin bat egiten dutenen miresmena) ziurtatuta dauzka.
Oraingoan, narrazio labur bat eman du argitara, Gau ilunekoak izenekoa, Maite Gurrutxagak egindako marrazkiz hornituta datorrena. Argumentuaren abiapuntua hauxe da: Baionan atzerritartzat hartzen duten pertsonaia bat agertzen da eta planeta urrun batetik datorrela kontatzen du. Egoera hori pixka bat egokituta, hauxe edukiko genuke: tren geltoki batean gizaki berezi bat agertzen da; planeta urrun batetik datorrela dio, baina denek zorotzat hartzen dute eta zoroetxe batean sartzen dute. Azken egoera hori K-Pax filmaren abiapuntua baino ez da. Film horretan ez bezala, Sarrionandiaren liburuan alegoria abstraktuaren bideetatik bideratzen da argumentua. Izaki horrek (“izarkumea”, testuaren arabera) kontatzen du nola bere munduan ilunpetan bizi ziren, izarren argia noizbait helduko zitzaien itxaropenarekin. Egun batean, gazte batzuk nekatu ziren hainbeste itxaroten eta izarren argiaren bila joatea erabaki zuten. Ipuin honetan agertzen diren osagai gehienak abstraktuak dira, eta bitariko kontrajarpenetan antolatuta daude (argia/iluna; gazteak/zaharrak; aldatu/ez aldatu; jakin/ez jakin). Argumentuan, bestalde, inkoherentzia handia ikus dezakegu denboraren tratamenduan. Istorioa, beraz, interpretatu behar da, bertako osagaiak mundu konkretu batera itzuliz.
Pretentsio handiegiz beteriko idazlana iruditu zait liburu hau, argumentuaren aldetik eskas xamarra, irakurtzean sentsazio berezi hau utzi didana: euskal literaturaren historian, hogeita hamar urte atzera egiten nuela.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui