« Ero | Alegoria abstraktua »
Azken bala / Hasier Larretxea / Point de lunettes, 2008
Balak hitzak balira Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2008-12-05
Gerra aurreko garai loretsu hartan bezala, bi hizkuntzetan azaldu zaigu poesia liburu haú, Sevillako argitaletxe baten eskutik, gainera. Izenburuák, poesiaren munduan bederen, argigarri behar luke. Azken bala, Hasier Larretxearen arabera, poesiazkoa da, hitzez egindako arma bizigarri eta ez hilgarria. “Hitzak baduelako bala batek haina indar”. Poemak indartsuak dira, horregatik, gure Euskal Herri gogortu eta mindutako honi hurbiltzeko asmoz idatziak. Poemek errealitatearen zamaz arindu beharrean, hitz gozo eta leunez, are zama gehiago botatzen dute gure adimenera, uler dezagun, ez indarkeriaren mekanismoa, ezta indarkeria mekanismorik gabe eta artifiziorik gabe ere zertan den, baizik eta indarkeriak utzitako paisaia (morala, batez ere) nolakoa den eta noraino iristen den. “Denok daramagu/gurutzeren bat gainean”. Hemengo poemak dira, harrizko herri honetan sortutakoak. Harrizko hitzak dira, Arestik maite zituen haiek bezala, egia esateko ez bada, egiaren antza izan dezakeena aldarrikatzeko, norberaren baitatik eta norberaren baitara. “Denok daramagu ezkutatu beharreko zerbait”. Poema politikoak dira. Politikaren eginkizuna norberaren kontzientzia jotzea baita; eta gero, norbera bere egiaz jabeturik, besteekin batera jokatzea. Baina herri honetan gehiegitan nahasten dira politika eta ideologia. Ideologia duenak ez du ideiarik behar, ezta hitzik ere nahi, soberakoak zaizkio denak, eta falta zaionaz ez da sekula jabetuko, berak ideologia utzi edo ideologiak bera utzi ezean. “Ez ezazu pistola hori gehiago erabili”. Hitzak ez dira azkenak izango; iraungo dute, balak agortutakoan ere.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui