kritiken hemeroteka

8.308 kritika

« | »

Bagdadeko aurpegiak / Juan Kruz Igerabide / Erein, 2007

Bagdadeko samin aurpegiak Patxi Sarriegi / Deia, 2008-10-14

Bagdad du ardatz Juan Kruz Igerabidek idatzitako azken eleberriak. Bagdad du gogoeta, haren aitzakian bi istorio kontatzeko, bi garai kontrajartzeko: Erdi Arokoa, kulturaz betea, eta gaur egungo Bagdad suntsitua, tristuraz josia. Neska gazte batek kontatzen du istorioa, alde batetik, berari eta bere familiari gaur egun gertatutakoa, eta bestetik, Erdi Aroko arbaso baten bizitza ere kontatzen du. Bagdadeko garai bateko heroien sufrikario mitifikatua, gaur egungo sufrikario gordinarekin lotzen da liburuan zehar. Erdi Aroa garai aproposa da horretarako. Egungoa ere lazgarria oso, familia suntsitua eta txikitua duten anai-arrebaren bizimodu krudela kontatzen da bertan. Heriotza, zoritxarra, hilketak, gerra. Fikzioa eta errealitatearen zantzuak guztiz nahasteraino zenbaitetan, pertsonaien bizipenek eramaten dute istorioa.

Kontrastea bete-betea du kontakizunak: Erdi Aroko Bagdad kultua, eta gaur egungo Bagdaden samina. Bi istorio paralelo dira, atalez atal txandakatzen direnak, kokagune bera dutenak: Bagdad eta bertako pertsonaien egoera. Pertsonaiak dira, momentu oro, kontakizunaren erdigune. Egileak egindako hautua da, istorioari errealismo gordina ematen diona. Bi istorio gogor, neska protagonistarena ikaratzekoa, bihotza uzkurtzeko modukoa. Umezurtzen noraeza, ezin hobeto irudikatzen du, nabari zaio egileari pentsarazteko nahia. Giza sufrimenduaren muga, bortxakeria, era guztietako gehiegikeriak… justiziari buruzko hausnarketa egiteko gonbitea luzatzen digu etengabe istorioak, giza sufrimenduaren muga, heriotza desiratzeraino. “Gure epaiak, gure ohiko ikuspegiak ez ote dira maiz laburregiak, bestela uste badugu ere”. Horixe egilearen salaketa.

Sinesgarritasun bete-beteko istorioa, azken finean. Kontakizunean ematen diren zantzu ugarik horixe baieztatzen dute. Bizipenen ikuspegiak ematen dituen narratzaile-pertsonaiak kate motzean lotzen du irakurlea, bere zoritxarrak irakurlearenak egiten ditu sarritan. Istorioa eraikitzen doan neurrian gero eta maizago gertatzen da, miseria guztien partaide eginez. Gaur egungo gatazka ageri da bizi-bizian, nor da salbu?

Nekerik gabeko irakurketa suertatu zaigu guri bederen. Kontamoldea eta hizkera arina aukeratu ditu egileak, hizkuntza aberatsa darabilen arren, baina istorioaren bizitasunean estropezurik eragiten ez duen idazkera du liburuak. Zalantza izpirik gabe, hari narratiboak du garrantzia, pertsonaien bizipenak, pentsamenduak, ataka gaiztoak erraz iristen zaizkio irakurleari. Horixe Juan Kruz Igerabideren meritua. Azken batean, giza portaeraren muinera salto egiteko gonbitea da Bagdadeko aurpegiak, gizatasunera bidaia. Gure mundutik atera eta gaurko beste errealitatera joateko parada, samina eta inpotentziaren larrutan jartzeko abagunea. Bagdadeko aurpegiak horixe frogatzen du, Igerabideren laguntzaz.

Azken kritikak

Poesia kaiera
Giorgos Seferis

Irati Majuelo

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Joxe Aldasoro

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak