« Euskal literaturaren historia | Galapagoak jotako ardiak »
Iragaitzaz --ilunbistan-- / Pello Lizarralde / Erein, 2008
Ihesaldi Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2008-09-12
Hizkuntza ihesaldi ere izan daiteke, paisaiari buruzko begirada eta nork bere buruari ez begiratzeko eta berarekin ez solastatzeko asmatzen diren trikimailu guztiak bezala. Gehiegi hitz egiten duenak gutxitan du asmatzen. Pascalek era elegantean adierazi zuen hori guztia: “Hitz ederren esale, izaera txarraren erakusle”. Era berean gutxitan asmatzen du hitz gutxi esaten ohiturik dagoena ere. Erdibidea izan daiteke hemen, biderik zuzenena ez bada ere, erdiko biderik zuzenena bederen. Hitz justuak justiziakoak izan ohi dira. Baina literaturak, jakina, gehiegikeria du maite. Bi idazle klase aipatu nahi nituzke. Gehiegizko hitzak erabiltzen dituztenak, batetik; gutxiegizkoak erabiltzen dituztenak, bestetik. Batzuek deskribapenak dituzte maite, barnekoak edo kanpokoak izan berdin; besteek, elipsia, edo isiltasuna. Batzuk nahita dira konplikatuak; besteak, nahigabe; edo alderantziz. Biek ala biek, ordea, distantzia jartzen dute beraien eta irakurleen artean. Horrek ez du esan nahi batzuk besteak baino hobeak direnik, literaturan zaila baita onena zer den adierazten, zaila den bezala sailkapena bera, gustu-kontua deitzen den ipuin horren arabera ere. Bakoitzak bere bidea egiten du, nahi duen edo ahal duen neurrian. Proust, kritikoentzat ere, harrapaezina da, baina horrek ez du esan nahi idazle handi eskerga zoragarria ez denik. Joyce, ordea, kritikoek maite zuten, baina irakurleek ez hainbeste, baina ezin esan idazleetan idazle ez denik.
Urregile lana egin du. Hitzak elkarrekin lotu ditu era eder distiratsuan. Ageri den historia hitzen historia bera da, nola elkartzen diren eta nola banatzen, nola joaten diren eta nola etortzen. Hitzak begiaren luzapena baino ez dira, eta begia arimaren zeruertzaz haratago joan nahi duen izaki bizia. Paisaiaren deskribapena begiaren ihesaldiaren adierazle baino ez da, hitza ere ihesbide baita, literaturan ez ezik, gure bizitzan (benazko eta gezurretakoan) ere bai.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera