kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Bizitza homeopatikoak / Xabier Mendiguren / Susa, 2008

Bizitzaren oreka Javier Rojo / El Correo, 2008-07-12

Xabier Mendigurenek bi narrazio luze (ia bi nobela labur) eskaintzen ditu “Bizitza homeopatikoak” izeneko liburu honetan. Tonuaren eta teknikaren aldetik guztiz desberdinak dira bi narrazioak, baina, edonola ere, badago biak lotzen dituen ideia orokor bat. Biak dira bizitzak aldez edo moldez lortu behar duen orekaren adibide. Jokoaren teoria erabilita, honelaxe azaldu daiteke ideia hori: bizitzan mugimendu bat egiten bada norabide batean, kontrako norabidean neurri bereko mugimendua gertatu behar da, bizitzarekiko zorrarekin kitto egin nahi bada. Kontamoldean, ordea, ideia orokor hori bariazio desberdinetan eskaintzen da.

Hasierako narrazioa lehenengo pertsonan kontatutako umorezko istorioa da, narrazioan ironia baino sarkasmo eta burla gehiago badago ere. Bertan kontatzen da nola liburu-denda bateko jabeak bidaia bat egiteko saria jasotzen duen argitaletxe batek ordainduta. Sari horrek, ordea, bere ordaina behar du bizitzan, oreka lortzeko lehen esan bezala, eta beste gertakari batzuekin (sariaren kontrakoak, nolabait esateko) lortuko du pertsonaiaren bizitzak oreka hori. Narratzaileak istorioa aprobetxatzen du hainbat gauza kritikatzeko, eta, besteak beste, argitaletxeak, banatzaileak eta hainbat idazle jorratzen ditu gupidarik gabe, izenak ere emanda. Baina argitaletxeek, banatzaileek eta idazleek jasaten daten astintze orokor horretan, salbuespen adierazgarriren bat alde batera utzita, euskal izenak ahaztu zaizkio. Kasu honetan kasualitateetan sinestea ezinezkoa zait.

Bigarren narrazioan, umorezko tonu hori alde batera uzten du idazleak eta kontatzen du nola Bruselan lan egiten duen emakume batek etxera bueltatu behar duen aitari egin behar dioten ebakuntzaren kariaz. Lehenengo narrazioan, mingotsa bazen ere, umorezko tonuak pixka bat estaltzen zuen narrazioaren ideologizazioa. Bigarren honetan, ordea, ez dago halako tonurik, eta tesidun narrazio baten aurrean gaude. Pertsonaiak ez dira ideia batzuen agerpen narratiboak baizik, eta beraien artean eraikitzen diren harremanak eta gertatzen zaizkienak planteamendu ideologikoa azaltzeko asmoarekin eginda daude. Izan ere, Erantzukizuna eta Eginbeharra dauzkate pertsonaiek, eta ardura hori ezinbestez eta gogo onez onartu behar dute, bizitzan bere lekua aurkitzeko.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak