« Hezurren aldarria | Altxor uhartea »
Infernuko hesteetan / Charles Bukowski (Mikel Olano) / Elkar, 2008
Infernuko hesteetan Goizalde Landabaso / Radio Euskadi, 2008-06-01
Bukowski maitatua den poeta da. Zaletu asko ditu, azken boladaotan, gainera, badira kaleratu dituzten zenbait liburu; berak idatzitakoekin eta bere omenez egindakoekin. Zer esan dezaket nik? Ez zaidala gustatzen? Aspaldi irakurri nuela eta ez ninduela erakarri; eta orain ere ez nauela liluratu? Okerrena da ez dudala pisuzko arrazoirik. Esaten dudana berresteko pisuzko ziorik ez dudala.
“Haiek askoz nahiago baitzituzten poema zaharrak / Parkeetako bankuetan lo egiten nuenekoak / Hotzak eta ardo merkeak eta gaizki janak hiltzen / Nindutenekoak. // Poema hau horientzat da / Gizon batek jenio sortzailerik / Izatekotan / Amildegi-ertzean / Behar duela uste dutenentzat / Baita sekula horretan saiatzeko / Koskoilorik / Izan ez badute ere”.
Esan dit lankide batek Bukowski nerabe zarela irakurri behar dela, eta orduantxe liluratzen ez bazaitu ez zaituela sekula liluratuko. Modu absolutuetan esaten diren gauzek beti ikaratu izan naute baina ez dut nik horrelakorik ukatuko.
Itzulpen lana ona iruditu zait; faltan botatzen ditu elebidunak diren poema liburuak, horietan ondo ikusten delako itzulpen lanaren maila. Baina zenbait momentutan gozatu dut itzulpenarekin.
Infernuko hesteetan Bukowskiren poema bilduma da, euskaratu den azkena. Kritiko agertzen da besteekin, kritiko bere buruarekin, kritiko gizartearekin, kritiko guztiekin.
“Guk leku bat irabazi dugu hemen, gure geltokian merituz / Eta ohorez sentitzen gara / Nahiago dugu gezurrontzi mesprezagarrien ordezkapenik ez izan; batek ezin du utzi / Inoiz izan / Ez duena”.
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Zerua hemen
Oihana Arana
Maialen Sobrino Lopez
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Amaia Alvarez Uria
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Joxe Aldasoro
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres
Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola
Mikel Asurmendi