kritiken hemeroteka

8.301 kritika

« | »

Mandatariaren gerra / Jose Inazio Basterretxea / Elkar, 2008

Gerra Pirinioetan Javier Rojo / El Correo, 2008-05-24

Jose Inazio Basterretxea Polok nobela labur baten adibidea eskaini digu “Mandatariaren gerra” izeneko liburuan. Nobela labur honetan kontatzen den istorioa Espainiako Gerra Zibilean kokatuta dago, 1938an eta Pirinio Zentralean, hain zuzen ere. Testuinguru historiko horretan pertsonaia misteriotsu batek Pirinioetan dauden soldadu errepublikarrekin kontaktuan jartzeko agindua jaso du, haiei eskaera berezi bat egiteko (pertsonaia misteriotsu horri buruz haren inizialak besterik ez dakigu, eta haren iraganari buruzko iradokizun lausoren bat). Gerra Zibilaren gaia, azken urte hauetan, zuzen edo zeharka, modan jarri zaigun gaia da. Badirudi gure artean ere memoria berreskuratzearenak habia egin duela eta idazleek behar honi erantzuten diote bere idazlanetan. Lanen emaitzak, ordea, ezin dira beti gaiak piztu ohi duen interesaren mailakotzat hartu. Kasu honetan, gaiak gertakarietarako marko egokia eskaintzen badu ere, liburuaren interesa, nire ustez, zer kontatuan baino nola kontatuan ikusi behar dugu.

Gerra garaian kokatutako espila nobelatxo baten aurrean gaude, non abenturak eta amodio erromantikoak batzen diren, halako nobeletan hainbatetan ikusi dugun bezala. Honek berezko interes bat edukitzen du irakurlearentzat, baina interesgarriena, berriro diot, kontamoldean ikusi behar dugu. Lehenengo eta behin, narratzailearen ikuspuntua aipatu behar da, istorioa kontatuta baitago gerratik hogei urtera Mexikoko kazetari batek egindako erreportajea izango bailitzan, hau da, gerran gertatutakoak plazaratu nahi dituen kazetariaren ikuspuntua eskaintzen da testuan, baina horretan ere badago gauza aipagarri gehiagorik, erreportajea ezkutuan geratu baita, eta kazetariaren heriotzaren ondoren helduko baita haren emaztearen eskuetara. Beraz, istorioa kutxa txinatarrak izango balira bezala eskaintzen da, marko baten barruan gertatutako istorioa beste istorkio baterako markoa izango bailitzan.

Beste aldetik, narrazioa oso era estilizatuan kontatuta dago. Gauzak honela, eszenak laburra dira oso eta elipsiak erabilera handia du testu honetan. Oinarrizkoa baizik kontatzen ez delarik, batzuetan narrazioa eskematikoegia iruditu lekioke irakurleren bati, testu luzeagoa faltan sentitzen duela. Baina halako inpresioa jasotzen duen balizko irakurle honek ez luke ahaztu behar teknika hau bat datorrela nobela labur bat egin nahiarekin.

Azken kritikak

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak