« Zubigilea | Bagdad larrutua »
Amodio gutunak oinordetzan / Lydia Flem (Joxan Elosegi) / Alberdania, 2007
Amodio gutunak oinordetzan Mikel Garmendia / eizie.org, 2008-03-05
“Hitz gehiegi nuen haientzat, hitzean hain motz geratuak ziren gurasoentzat”, halaxe esan zigun Lydia Flemek bere aurreko eleberrian, Nola hustu nuen gurasoen etxea izenekoan. Hitzean motz geratutako haiek idatzita utzi zituzten, ordea, haien arteko harreman-gutunak eta horien azterketak eta iruzkinek osatzen dute aipagai dugun eleberria. Aztertzen eta iruzkinak egiten hasi aurretik zalantza sortzen zaio ea zenbateraino duen eskubidea gutun haiek zabaltzeko, irakurtzeko… Zalantza horren erdian, gurasoak geure bizitzan hartzen duten lekuaz eta garrantziaz egiten du gogoeta. Presentzia handia du psikoanalisiak liburu osoan zehar, bai zuzeneko aipamenen bidez bai eta bere iritzi eta gogoetak tartekatzerakoan ere. Ugariak dira, halaber, erreferentzia literarioak. Bi faktore horiek ez ditu, gainera, halako txertakuntza artifizial gisa sartzen eleberrian. Aldiz, atsegingarri egiten dute irakurketa. Bainarik jartzekotan, psikoanalisiaren bidetiko gogoetak egiten dituenean erakusten duen orokortzeko joera aipatuko nuke. Argiago esanik, maizegi tartekatzen ditu esaldi biribil eta erabatekoak: “…sortzen garenetik gaude bahiturik beste historia baten barruan, gurasoen, aiton-amonen historian, haiek hil baino dezente geroago jaioak izanagatik ere”. “…Haur baten begietan, guraso baino ez dira gurasoak”. Ez dut esan nahi esaldi horiek egiarik ez diotenik, baizik eta gehiago dutela filosofiatik edo psikoanalisi-saiakeratik literaturatik baino. Eta hori ere ez dut gutxiespenez esaten, lehen esan bezala, oso liburu atsegina baita irakurtzeko.
Gurekin, irakurleokin partekatu nahi izan du Lydia Flemek bere gogoeta, eta estimatzekoa da benetan. Egileak berak aitortzen digu eleberriaren amaiera aldera Voltaireren Kandido liburuko esaera bat, Freudek aipatzea gogoko omen zuena: “Geure baratzea landu behar dugu”. Hortxe dago, nik uste, eleberri honen funts eta mamia. Bere baratzea lantzen du Flemek liburu honetan: nazien zapalkuntza ankerra pairatu zuten gurasoen isiltasuna ulertzen ahalegindu, gurasoen arteko harreman-gutunak arakatuz haien bizitza ez ezik, berea ere hobeto ulertzen saiatu… bere burua hobeto ezagutuz pertsona gisa garatu, azken batean. Eta ahalegin hori, bidaia hori, geurekin, irakurleokin, partekatu nahi izan du, eleberri zintzo bezain atsegingarri honen bitartez. Eta euskarazko irakurleoi luxuzko itzulpen baten bidez heldu zaigu, gainera.
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Zerua hemen
Oihana Arana
Maialen Sobrino Lopez
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Amaia Alvarez Uria
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Joxe Aldasoro
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres