« Zakarrontzietako altxor bat | Nolakoak ginen Elvis-en garaian? »
Ez da gaua begietara etortzen / Felipe Juaristi / Erein, 2007
Gauaren musika Jon Kortazar / El País, 2008-01-14
Airezko emakumeak eman zuen argitara 2003an Felipe Juaristik. Orain, Ez da gaua begietara etortzen plazaratu du. Hiru hariz bilbaturiko nobela dugu: hari metafisikoa, hari lirikoa eta hari psikologikoa.
Nobela metafisikoa dugu Ez da gaua begietara etortzen. Bertan, Donostian galduriko arima errarien bideak ematen zaizkigu, patuak bizitzaren aurrean jarri dituen hiru pertsonaia nagusiren bideak. ETAk Gabriel hil nahi zuen, baina pertsonaz erratu eta Luis Otegi akabatu zuen. Lope (kazeta bateko argazkilaria) Gabrielekin zita hartua zegoen eta Luisen heriotzaren testigua da.
Urte bi igaro dira eta Gabriel hirira itzuli da, era berean heldu da Miranda, Luisen alarguna, eta hirurek behar dute elkar topatu falta zaiena ikasteko. Hirurei falta zaie zerbait, Mirandari senar izandakoa, Loperi galduriko aita, Gabrieli, besteei bezala, bizitzaren zergatia azaltzea. Eta patuaren menpeko hiru pertsonaiek osatuko dute gauaren begirada galdua, erratuz, nondik norakoa jakin gabe. “Ezjakintasunak bustitzen du” (166 or.).
Nobela lirikoa ere badugu Felipe Juaristirena. Ez da gaua begietara etortzen liburuan eratzen duena sinfonia bat da. Idazkera nagusitzen da, eta jazzaren musikak lagundurik mugitzen dira pertsonaiak eta esaldien erritmoak. Ametsek ematen diote hasiera kapituluei eta ametsen nagusitasuna azalduko zaigu pasarte oroigarri batean. Esaldiek eta kapitulu hasierek errepikapenera jotzen dute, musikaren erritmoa adierazi nahian. Lirikak bustitzen du musika, lirikak pertsonaien bizitza erraria.
Tentuz eta sentsibilitate handiz egindako idazkera da hau. Elkarrizketek ere filosofia itxuratzen dute, eta filosofiaren adierazpen gisa trabatuak dira.
Baina hirugarren hari bat geratzen zaigu. Lope pertsonaiaren haria: psikologikoa. Pertsonaia baten inguruan eraikitako nobela dugu. Ekintzek ez dute pisu handirik, hilketa salbu, eta inoiz sinesgarritasuna eteten da (zergatik biltzen dira urte biren buruan, eta ez hilketa gertatu eta gutxira?), baina pisua pertsonaiak du, bere joerak eta bere ibilbide pentsakorrak, antiheroiaren itxurak.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera