kritiken hemeroteka

8.314 kritika

« | »

Erlojuen mekanika / Jose Luis Otamendi / Susa, 2007

Honako zurztasun hau Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2007-11-30

Gizakia espazioan eta denboran barrena doan, dabilen edo darabilten izakia da. Espazioa gara, denbora garen neurrian; edo, bestela esanda, denbora garelako espazio ere bagara. Bietako baten aztarna galdutakoan, gu ere galtzen gara. Denbora huts izan nahi duenak huts egingo du denboran; espazio huts izan nahi duena espaziorik gabe da geratuko. Batean zein bestean, denbora hutsean edo espazio hutsean, erbestean bezala da sentituko. Hori ez da, ordea, gerta daitekeen okerrena; denok, neurri batez, erbestean bizi baikara. Okerrena da horretaz ez jabetzea.

“Gu munduarenak gara / baina mundua ez da gurea”, lehendabiziko bi lerroak dira, liburuan. Munduak bere baitatik baztertu, bota eta atera egiten du poeta, erbestera bidaliz. Nahiz munduarena izan eta munduan bizi, nahiz mundua ere gugan bizi, mundua ez da gurea. Mundua ez da, ordea, inorena; mundua handia da eta zabala. Munduan beste mundu asko daude, eta batetik botaz gero, badira hamaika eta bat gehiago babesteko edo, gutxienik, babesa saiatzeko. Horiek ere ihes egiten badigute, badira beste hamaika, haietan bizitzen hasteko. Zurztasuna hori baino ez da, norberaren mugak galtzea, norberaren munduak desegiten dela ikustea eta ezin egin ezer aurka. Halako sentipena sumatzen dut “Aberriaz zelan ahaztu” poeman. “Nik ere aberriaz nahiko nuke ahaztu / eta neure herrian ibili / eguneroko poz-nekeei indar guztia emanda”. Aberria, mundua bezala,.ez da poetarena. Sekula ez da izan inorena, irudimenaren lurraldekoa izan delako gehiago. Irudimenak, jakinekoa da, luzera bere errealitatea du antolatzen eta egiaztatzen, bere fikzioa taxutzen eta nonahi zabaltzen. Aberriaz ahaztu nahi izan eta ezin ahaztu, horra hor erbesteratuaren paradoxetako bat. “Batzuetan nahi duzun tokian zaude eta bestetan ez”, poetak ederki azaltzen duen moduan.

Gu ere ez gara gureak, hala sinetsi nahi badugu ere. Gu ere ez gara gu. Ni ez naiz ni, ni ez naiz zu, baina nahi nuke, ni ez ezik, zu ere izan. Denbora egiten bezala, ikasi beharra dago garena egiten, izan gaitezen ez garena ere. Erlojugilearena edo poetarena bezala, ez da lanbide erosoa, ezta erraza ere.

Azken kritikak

Begiak eman nizkinan eta ilunpeei behatu hien
Irene Sola

Jon Jimenez

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Amaia Alvarez Uria

Gerezi-denbora
Montserrat Roig

Asier Urkiza

Herriaren hezkuntza eta demokrazia
Nadezhda Krupskaia

Nagore Fernandez

Farorantz
Virginia Woolf

Aritz Galarraga

Markos Gimenoren 101 letrakartel
Joseba Sarrionandia

Mikel Asurmendi

Poesia kaiera
Giorgos Seferis

Irati Majuelo

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Joxe Aldasoro

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

Hedabideak