« Hutsa ez da ezdeusa | Xabier Leteren oihartzunak »
Komatxo artean / Mikel Asurmendi / Utriusque Vasconiae, 2007
Elkarrizketak eta solasak Jon Kortazar / El País, 2007-10-01
Idazleei egindako elkarrizketez osaturiko liburuek literatur generoa osatzen dute. Apalategian ditut aspalditik The Paris Review aldizkari ospetsuak argitaraturiko Conversaciones con los escritores eta Hablan los escritores lan sakon eta mamitsuak.
Gurean ere idazleekin izandako elkarrizketez osaturiko liburu garrantzitsu bi argitaratu dira. Hasier Etxeberriarena bata: Bost idazle Hasier Etxeberriarekin berbetan (2002) eta Ana Urkizarena, emakume idazleei buruzkoa. Ez dira bakarrak, noski, Beterriko liburua aldizkariko elkarrizketak ere oso mamitsuak iruditzen baitzaizkit. Antzeko bidetik abiatu da Mikel Asurmendi bere Komatxo artean 1. Elkarrizketa literarioak 2000-2006 liburuarekin.
“Komatxo artean” Euskal Idazleen Elkarteak sustaturiko irrati emankizuna zen Mikel Asurmendi bera arduraduna zelarik. Gero elkarrizketa haiek Argia astekarian transkribatzen zituen eta haien artean egindako hautapena da liburuak eskaintzen duena.
Beste adibide horiekin konparatuz gero, esango nuke Asurmendi kazetaritzari lotuagoa, kanon aldetik zabalagoa dela eta genero guztien egileekin elkarrizketatzeko asmoz dabilela. Irratsaioen formatuak ere agindu du elkarrizketak taiutzeko orduan.
Kazetaritzari lotuagoa. Kazetari senak agindu duela esango nuke, eta egunekotasunak agintzen duela. Zer argitaratu den huraxe aztertzen du egilearekin batera kazetariak. Ez dut esango egiturarik ez dagoenik, baina argitalpen erritmoak agintzen dio apailatzaileari bere eguneroko erritmoan. Kazetari sen horrek gehiago lotzen ditu elkarrizketa eta idazlea aurrean argitaratu berri den liburuarekin. Ez du ahazten aurretik egileak esandakoa eta kontrastatu egiten du maiz galdera-egileak idazlearen iritzia.
Kanon aldetik zabalagoa. 27 elkarrizketa bildu dira, eta beraz euskal sorreraz ikuspegi zabalagoa dugu. Ez dira falta kanonizatu eta kontsakratuak, baina beste era askotako eta maila desberdinetako idazleak agertzen dira.
Genero guztien ispilu. Ez da falta haur literatura, bada poesiaren berri, han eta hemen istiluaren berri ematen da gure giroaren berri emanez, kontakizuna nagusitzen da bai, baina saiakerak bere tokia du. Liburuak gure garaiko literatura berrien ikuspegi zabala eskaintzen du.
Biennale
Beatriz Chivite
Igor Estankona
Demokraziaren pribatizazioa
Jule Goikoetxea
Peru Iparragirre
Azala erre
Danele Sarriugarte
Javier Rojo
6012
Karlos Linazasoro
Aiora Sampedro
Filiala
Sergei Dovlatov
Joannes Jauregi
Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea
Iratxe Esparza
Bihotz handiegia
Eider Rodriguez
Hasier Rekondo
Pelegrinak
J.E. Urrutia Capeau
Javier Rojo
Zaldi beltzak zeruan
Txomin Peillen
Peru Iparragirre
Tiroa kontzertuaren erdian
Belen Gopegui
Aritz Galarraga
Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea
Javier Rojo
Zauri Bolodia
Oier Guillan
Aiora Sampedro
Azala erre
Danele Sarriugarte
Joannes Jauregi
Jainkoen zigorra
Alberto Ladron Arana
Iratxe Esparza