« Ni bezain ahul | Elkarrizketak eta solasak »
Zaldi hustuak / Aritz Gorrotxategi / Erein, 2007
Hutsa ez da ezdeusa Mikel Asurmendi / Irunero, 2007-10
Barkatu ahal dit Zaldi hustuak liburuaren egile Aritz Gorrotxategik sarrerako ele sorta nerabe samar hori isuri izana? Alta bada, pentsatu dut, poesiagatik hasiko naiz iruzkin —isurki iruzurti, apika— xume hau egiten. Eta segidan, demagun poetagatik.
Urrundik dator poeta. Zaldiz heldu zaigu. Trostan dator poeta. Tira, zaldiak dakar trostan. Ithakara bidea egin zuen aspaldi eta Troiako gerra gogoan dakar eta darama poetak. Poetak bizitza du lanbide idazleak nola. Ontsalaz —eta ondo bidez— poetak hainbat lagun —hartu ohi— ditu bidaide eta gogaide.
Antzinako sistematik partitu zen eta sistema modernora dator, eginbidean, bidea eginbeharrez. Ipuin zaharrak dakartza sabelean, ipuin berriak ondu beharrez eta esperantzaz, antzinako mundu irreala gaur egungo mundu errealaren ondorioa dela egiztatu nahiz.
Antzinatik gaurkora hamaika bider hautsi da anfora. Bidez bide, poetak anfora bihurtu du naski bideko metafora. Harrizko herri hau harrizko zaldia bihurrarazi digu Gorrotxategi poetak, eta poetak beti du bere egia, eta poeta honek ere berea du eduki. Poeta izaki. Egurrezko zaldia zelatu zuen abiaburuan eta harrizko zaldiaren brida edo aho-uhala eskuetan, tira ahala dator. Trostan. Poeta gogoeta egina arribatu zaigu azkenik eta finean.
Harrizko zaldia baina, akituta ailegatu da. Minduta heldu da. Zaldia eta euskal mina bera dira. Etsiak jota, poeta zaldia eta eria bat bera eta bat-bedera direla diosku poetak. Eta zaldia edota herria artatze bidean, Lizardi ez dela oraindik heldu diosku. Zain geundela eta zain gaudela egun ere. Baita egongo ote?
Zaldia edota herria odolusten doa bidean, baina ez dugu erremateko tiroa emateko kuraiarik, ez gara arma desarratzeko gauza eta gai. Bizitzak esperantzarako zirrikitu irekia uzten digu beti. Esperantza antzua da baina, esperantzan baina bat baita betiere, antza. Esperantza eta bizitza, zulo bat legez, hustu ahala osatzen baitira. Hutsa ez baita ezdeusa, hutsa sortu berriak utzitakoa bizitokia da, esate honetarako.
Poetari barkamenak eskatuz abiatu dut orrialde honetako nire bidaldia, eta eskerrak ematen dizkiot amaieran bidaiatxoa burutzeko liburua izkiriatu izanagatik.
Zuri literatur lagun horri, berriz, zaldia zelatu —bidean bide bridatu— eta Aritzekin batean berau hustera gonbidatzen dizut.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez