kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Jolasean / J. Sagastizabal / Hordago, 1983

“Jolasean” Kakabeltz / Pamiela, 1983-12

Kritika hau atera orduko, jende askok ezagutuko du liburua edo eta komentarioren bat irakurrita izango du inork, dexente hitz egiten ari baita liburu honetaz. Liburuak ez du “nobela”ren izena merezi, ipuintxo bat baita luzera eta teknika aldetik. Sexua eta jendearen arteko harremanak gai nagusiak direlarik, beste gai batzuk ukitzen dira lanaren zehar; euskararen egoera, orientalismoa… baina zeharka, ideiaren bat insinuatzen da eta ez da gehiegi sakontzen. Berrogeitamar orrietan ezin da gehiegi sakondu, ziur aski.

Hala ere, lanak baditu bere alde onak. Niri gehien gustatu zaidana nabaritu dudan ausartasuna litzateke. Badirudi euskal literaturan inork ez duela zenbait gai ikutu nahi. Inork ez duela bizi garen eguneroko errealitatean sartu nahi, inork ezin duela errealitate hori literatura bihurtu. Eta horren ondorioz beti ari gara “une literarioak” “espazioak” etb., etb., bilatzen. Horren ondorioz ere, argitaratzen diren gauzak munduan egiten den literaturan oinarritzen dira, eta “plagio” hitza oso gogorra ematen badu ere, ez dute orijinaltasun handirik.

Sagastizabalen liburua ez da ikaragarrizko nobela bat, ez eta ikaragarrizko ipuin bat ere. Baina aukeratutako bidea (gaia, tokia, pertsonaiak) ona da eta batzuei gustatzen ez bazaie beraien problema da.

Batuaz idatzita dago eta errez irakurtzen da. Ikusi beharko ditugu idazle honen hurrengo lanak.

Nik apalki eta groseria matxista itsusi baten bidez, pittilina altxatu zaidala irakurtzean esango nuke.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak