« Tere Irastorza: gero eta poetago | Saizarbitoriaren “100 metro”ren semantikaz ohar batzu »
Anfetamiña / Xabier Montoia / Susa, 1983
Anfetamiña-ren poemagintza Mikel Antza / Argia, 1983-11-13
Rock/Roll
Rokanrolaren inguruan bi topiko erabiltzen dira klitxe modura.
Bata, negozio itzela dela; bestea, bizitzeko modu bat dela. Biak onartzen dira kontraesanean dauden egi bezala. Egunerokotasunak adierazten eta bizierazten digun txarkeriaren salbabide bezala erabiltzen den rockak ez du gizartearen hortzetan erortzea beste erremediorik.
Xabier Montoiaren poema liburuari hasera ematen dioten bi poemak, prologo gisa ezartzen dute liburuaren “filosofia” edo “sinismena”: poetarentzat historia hasten da “David Bowiek ilea moztu zuen/ egunean”. (rokanrola). Eta istoriak kontatzeko beharrezko da “…zenbait droga, jakina” eta “…derrigorrezko tresna bakarrak/ gazteen gorputz lirain eta narritagarriak/ izaten dira” (eta sexoa).
Horrela abiatzen gara maitasun minean barrena.
Liburua hiru ataletan banatua dago, bakoitza musika talde, edo musiko bakar baten abestiko zita batekin anuntziatua.
Paisajismo urbano itogarri batetik maitasunaren magalera ihes egiten du poetak, maitasun hori altxor bezala konsideratuz, eta poeta rockeroa izanik, maitasun horren altzora doanean “edertasuna lokaztu” dezake, bere kantek bait daramate gizartearen zama eta zarama.
Drugs
Garai modernoen haseran drogek idazleengan izan duten eragina nabaria da. Drogen garrantzi hori areago da garrantzitsu rock kulturaren inguruan dabiltzanen artean. “Anfetamiña”k rockaren ikurra darama, eta orainarte poema solte batzutan antzematen zen kutsua bete-betean dakar euskal literaturara. Hori dateke agian liburu honen aportaziorik argiena. Rokanrol minez bezainbat dago droga minez egilea, eta drogen erreferentziak konporaziotan erruz erabiltzen dira, kasi arruntki. Liburuaren izenburutik hasita. “Hire ipurdiko putzak hashiseko lurrun deliziosoekin bakarrik izan ahal ditun alderatuak”. “Gau honetan/ hitz gardenezko lerro bat esnifatuko nuke”. “Opiozko goxotasunak gelditzen dira urrun”. “Belarrezko zoriona”…
Horrela, droga bidaiako lagun preziatu bilakatzen da, rock kanta bat bezala, edonon topa daitekeena. Baina ez oso argikiro poemak inspiratuz, gehiago da paisajearen beste elementu bat.
And Sex
Baina azken finean, benetazko mina edo salbabidea, maitasunarena da. Eta ez rockarena, rocka agian da autopistako deskantsu-zona bat. “Maitasuna/ gorrotoa baino iheskorragoa” dela esaten duenean poetak, badirudi tentaldi bati ihes egin nahi diola, eta rockaren errepikagarritasuna erabiltzen du bere poema kontundenteetan, batez ere negar egiteko, errepikagarritasun horrek daukan balio dramatikoa azken puntaraino profitatuz.
Isiltasun eta iluntasun artean, blues bat, rock lapurtu bat, kanta-txiki bat, “hil dezagun elkar/ sekula bukatzen ez den heriotze batez”, itxoiten igarotzen diren orduak, eta liburu osoan zehar bizimodu bat adieraztea. Hala ere, kontraesana poemetan bertan ageri da, poema samur, harrigarriki samur baten ondoren, gogortasuna dator, eta hor dabil.
Bukatzeko, nahiz eta bere bizitza rock rollak salbatu zuela esan, azken atalean agertzen diren poemak panorama guztiz gogaikarria erakusten dute. Agian “Poetak ez dira salbatuko” esaten duelako. Eta negar egin ondoren, liburua “Badut problema bat irtenbide bakoitzerako” ilun batez bukatzen delako.
Eta liburua sex-pistols-i dedikatzen dio Xabier Montoiak, rocka deusezten saiatzean beste korrote bat, punk-a, sortu zuen taldean; era berean, munstro asekaitz irensten ari den bizitzeko era berri bat.
Egileak “hitzaurrea edo”n esaten duena kopiatuz, hor bukatzen da Xabier Montoiaren poemagintzaren lehen kapitulua, hortik aurrera zer gertatu?
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Zerua hemen
Oihana Arana
Maialen Sobrino Lopez
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Amaia Alvarez Uria
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Joxe Aldasoro
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres
Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola
Mikel Asurmendi
Garondoan
Gorka Bereziartua
Asier Urkiza