kritiken hemeroteka

8.308 kritika

« | »

Euskera / Ignazio Omaetxebarria / Euskaltzaindia, 1959

Euskera Joseba Intxausti / Jakin, 1959

Ba-du liburu onek, azalak dion baiño mami mardulagorik. Iru ataletan bereizia dago: aditz-morfologia, aditz-paradigmak eta idazki-sailla.

Leenengo atalean, morfologian (7-59 or.), euskal-aditzaren joskera ta berezitasunak zeatz eta zientifikuki aztertzen ditu Aita Omaetxebarriak. Ba-dakigu zenbait teoria berri ere ba-direna, ta egilleak gogorik leiantsuena leenbiziko atal ontan jarri duena; onegatik, ziur nago, ba-da emen izkuntzalari ikasientzat ere jakingarririk. Ta auentzat izango da batez ere atal au.

Bigarren atalean datoz aditz-paradigmak (61-142 or.). Paradigma aurretik adizki guziak banaka-banaka azterkatzen ditu egilleak. Paradigna-sailla onela banatzen da: 11 intransitibukoak, 22 transitibuari dagozkionak, ta 6 paradigmek zabaltzen dituzte aditz-sintetixuaren jokaerak, ibilli ta eraman eredu direla, ta azkenik beste bietan jokatzen dira erabilli, ekarri, jakin, euki, ion, eritzi, egon ta joan aditzen erarik nagusienak. Guzira 41 paradigma dira, ba. Aditza buruz ez dakitenentzat ere bada arkibide oso egoki bat. Arkibide au eskuetan duelarik, edonork topa dezake edozein adizkera. Atal au bai onuragarri oinbeste idazle gazteontzat. Tamalez, gipuzkera bakarrik dute paradigna auek.

Irugarren atalak liburu erdia daramaki (142-3;-0 or.). Aita Villasante’k eratu du idazki-bilduma au. Ogetamasei idazle dira guzira: 12 Bidasoz andikoak, 16 gipuzkoarrak ta 8 bizkaitarrak. Bilduma au aditzari begira egin bada ere, bestetarako ere balia gaitezke, eskoletan euskera irakatsi ta irakurgai egokiak ikasleeri eskuratzeko, alegia. Idazle bakoitzari bere bizitz-laburpen bat ezarri zaio; onela liburu-zear, euskal literaturaren kondairari erasoaldi polita egiten diogu. Gainera bildu diran zati bakoitzari iztegitxo bat erantsi zaio. Irugarren atal au ezin-obeagoa gerta dakieke gure euskal-ikastoletako ikasleeri.

Benetan liburu erosgarria auxe. Ba-du zer esanik ikasieri, bai euskal-gazteoi, baita euskaldun berriei ere.

Nai duzutenok, eskatu YAKIN’era. Enkuesta bialtzean egin dezakezute eskabidea. Salneurria 40 bat pesetakoa izango da.

Azken kritikak

Poesia kaiera
Giorgos Seferis

Irati Majuelo

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Joxe Aldasoro

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak