kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Mattin Mottela / Jose Mari Satrustegi / Ibaizabal, 2001

Ipuinak Javier Rojo / El Correo, 2001-12-26

Jose Mari Satrustegik Nafarroako Sakana aldean bildutako ipuin sortaren aurrean jartzen du irakurlea “Mattin Mottela-n”. Liburuaren izenburuan aipatzen den pertsonaia honek, herri literaturan hain ezaguna denak, ezaugarri batzuk biltzen ditu bere baitan herri xehearen gustukoa izateko.

Indartsuak, indartsuak izateagatik ez beste arrazoirengatik, beti garaile gertzatzen diren mundu batean, halako mendeku txikia ikus daiteke pertsonaia honengan, zeren, indartsua eta boteretsua izan gabe, adimena eta abildadea erabiliz (non ez diren iruzurra eta amarruak) boteretsuen aurrean garaile ateratzea lortzen baitu.

Ipuinak beregainak badira ere, protagonistaz gain bestelako barne lotuak ere erakusten dituzte. Ipuin sorta honek nobela izateko bidean dagoela ematen du, beraz. Liburua osatzeko, Mattin Mottelaz aparte, Satrustegik horren ezpalekoak diren beste protagonista batzuk ere hautatu ditu, herri literaturan honelako pertsonaiak behin baino gehiagotan agertzen baitira. Eta bata zein besteak ahozko tradiziotik hartuta dauden arren, ipuin guztietan idazleak irakurtzeko aldaera egin du, baina kontalari-senari esker, ahozko literaturaren ezaugarriak mantenduz. Entzungo balira bezala irakurtzen dira-eta.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak