kritiken hemeroteka

6.938 kritika

Azken kritikak

« | »

Idazlan Guztiak / Sorne Unzueta "Utarsus" / Labayru Ikastegia-Bilboko Udala, 1997

Idazlan guztiak Asier Astigarraga / Idatz & Mintz, 1997-12

Euskal literatura irakaskuntzaren bide arruntetatik zabaldu eta garatu dan neurrian, “Lauaxeta”, “Lizardi”, “Orixe” eta antzeko izenak antxinakoen museo zaharrean dagozan koadro kolorgeen antzera ikusten ditugu gaur egun. Hildakoak hilda dagoz eta ez dabe txintik he egiten. Gaur egun idatziak egiten diharduenek ezerezetik sortu dabe euren literatura eta ahalegin emmea eginaz gure letren salbatzaile balira legez munduan zehar erabilteko moduko lanetan dabilz.

Zorionean heldu jaku Sorne Unzueta “Utarsus”en idazlan guztien bilduma eder hau eskuetara. Ondo be ondo heldu, Igone Etxebarriak kontu handiz zuzendutako edizio honetan biribilduta.

Nor dogu ba, Sorne Unzueta? Beste argitaletxe batzutan agertzen diran kontrako azaletan gogorazoten jakun moduan, Aita Santi Onaindiak lerro txiki batzuk baino ez eutsazan eskaini bere gerra aurreko lanari; gehien erabilten diran entziklopedietan ez egoan inondik eta inora bere aipamen zehatzik; literaturaren aztertzaileek galduta euken bere fitxa hor, nonbaist, jaiotza-urte barik…

Igone Etxebarriak egin dauan bilketaeta araketa-lan jarraiko eta zehatza dala ta, gaur egun badakigu Sorne Unzueta mende honekin batera jaio zana Abandon, gazte-gazterik abertzaletu egin zana eta, abertzaletasun berorrek eraginda, euskera gogoz hasi zana ikasten.

Ikasi ez bakarrik. Bizkaiko Foru Aldundiak mende honen 20ko hamarkadan hainbat eskualdetan eregi zituan auzo-eskoletan irakasle jarduteko prestatu eta lehenengo irakasle euskaldunen promozioko izan genduan Sorne Unzueta. Bere helburu bakarra —eta herau beteteko uste baino oztopo larriagoak izan zituan— ume euskaldunei ikasketak euskeraz emotea.

Liburuaren hasierako orrialdeak irakurri ahala (Miren Esturok —bere lobak— eginiko biografia, Sabin Barruetabeñak gure eskoletako lehenengo irakasleez moldaturiko artikulutxoan eta, azkenik, Igone Etxebamak berak “Utarsus”en literatura-lanaren gainean eginiko lanean) Sorne Unzuetak gerra-aurreko emakumeez euki geinkezan topiko guztiak urratu zituala ikusten dogu.

Etxeko eta familiako ardurak beteteagaz batera, eskoletan gogor ekin eutsan ez bakarrik eskola barruko gaiei, baizik eta eskola orduetatik kanpo eratzen ziran ekintzei be. Hortik jatorko, zelan edo halan, bere eritziak plazaratzeko joera be.

Bere lumatik jaso dogun lehenengo idazlana artikulu politikoa da, 1923.ekoa. Hurrengo hamarkadetan joera hau gero eta gogorrago nabarmenduko da bere idatzietan. Kontuan hartu behar da ordurako Emakume-Abertzale-Batzan sartuta egoala buru-belarri, eta aldi haretako beste emakunie abertzale askoren antzean, gogor jardun ebala herririk herri emakumeen kontzientzia politikoa biztuteko mahai-inguru eta mitinetan.

Eta zurrunbilo horretan sartuta egotea gitxi batan, 1930. urtetik gora hasi zan Sorne Unzueta, batez be Euzkerea eta Euzko izoneko aldizkarietan, olerki solteak sarri eta eten barik idazten.

Pil-pilean egoan giro honen ondorena dira bere olerki asko, Euskal Herria goratu eta euskaldunak itxartu eta abertzaletu gura dituana. Sarri askotan tonu didaktikoak, bai generoaren alderditik, bai olerki askoren materialaren antolakuntzaren aldetik. gainezka egiten deutso testuak berez dakarren jario arinari. Horren lekuko argiak ditugu, esaterako, goitik eta behera alegien moldera ondutako olerkitxoak edota poemen azkenean jartzen dituan azalpenak emoteko ahapaldiak:

“Eurak baino gorago, Aberrientzat maitetasuna, hauxe da, ur gardena. Baina gorago ondino, dan bikainena Jaungoikoarentzako maitetasuna.”

Estrofa honetan ageri jakun bidea urraturik, eta urteak aurrera joan ahala, indartsuago nabanuentzen dira idealismo hutsezko olerkiok, haina benetakoegi diran poematxatalok tartekatzeko gai he hada batzutan:

“Hara ha, egun honetan,
ai, gure Euskadi maitea! Eusko Jaurlaritzak daukoz
erle gitxi, ta beti ugari zorriak.”

Goian aitatu diran ezaugarriak gogoan hartzekoak badira be, askoz be kontu handiagoarekin azaldu heharko litzateke bere lanik gehienenei darien estetika. Jon Kortazarren berbetan (Euskerea ela Yakintza aldizkarietako olerkrgini (i, 71. eta 72. orr), “estetika modernista”

“Utarsus olerkigintza modernistaren bideetan kokatzen den idazlea dugu. Berriro alde formatetan dago herritasuna, baina ez genuke inoiz ahaztu behar alde formalak alde ideologikoa dakarrela batera.

Lehenengoz alderik formaienez hasi beharko genuke hitz egiten: hiztegiaren herritasunaz eta metrikaren iraultzaz [...].

Utarsusen poesiaren berritasunaren giroak definitu gabeen eraikuntzan datza, modernistentzat bain gozoak ziren giro bigun, zehazgabe, xamurrak sortzean [...].

Utarsusen tonu poetikoa subjetibitatearekin batzen da, dena baino gehiago, errealitateak bere begietan hartzen duen itxuraz (“Neure eritxiz”) hitzegiteko. Barne-ikuspegi hau, gainera, poesian agertzen den lirikar hain ondo doakion xamurtasun lamo batekin nahasten da. “Emakume-ikuspegia” dei genezakeena agertzen du usu Utarsusek, haina benetan henetan hori ez da lirikara dakarren xamurtasun puntea baino. Ikuspegi honetatik jatorku birbaliotua gure olerkariaren poema guztien bilduma.

“Lauaxeta” Bilboko taberna eta hiltoki sozialetan ezagutu zeikean idazle honek, haren iturriren batzutatik edan behar izan eban gura zein gura ez, urte jakin batzutako eta giro poetiko jakin bateko alaba be bazan eta.

Beste alde batetik, urteokaz gino kritikak begi barriz irakurri ditu gure tradizio literario guztiak. Eta ez litzateke arinegi baztertu behar idazle honek azterbide horretatik gore letren historiarako ekarri leikena.

Behin ta barriro barreiatzen ditu, esaterako, “Utarsus”ek bere olerkietan barruko jardunaren, gogoeta isil eta itoaren lekuko soilak:

“Oste artean
nagonean,
inguratzen jat tamata, mitxeletak
argiari
inguratzen jaken antzaz. Neu bakarrik nagonean,
bihotzean jarten jataz. Kendu ezinak gomutako
mitxeleta baltzak.”

Eta markagarriak dira askotan bere gogoa naturarekin bat eginda ikusten dituan une magikoak, oterki osoaren tonu jarraikoa markatuaz:

“Horra hor garia, hasi da horituten. Solo zabaiean haize epel taunak, itxasoko uhiak ibilten diran lez,
bumak darabiz harantz eta honantz [...].

Igali helduaren usainez hetenk haizea hegaz dabil sagasti-zehar,
ta neu loguratzen, bazkaioste honetan erlea burrunka, neure inguruan.”

Gerra aurreko euskal poeta nagusien antzean, “Utarsusek behingoan lotzen ditu olerkigintzaren zeregina eta mundu ideala. Eta “ideala” berba honek euki leikezan adiera guztietan ganera. Samurra da lur honetako ideal zehatzetik abiatuta ideal goragoetarako bidea.

Beste alde batetik, forma aldeko barriztasunak onartzeko daukan erreztasunean bere obraren aztertzaileek, gorago ikusi danez, mende hasierako modemismoaren orbitan jarri izan dabe “Utarsus”en poesiagintza.

Poesiarako agertzen dan dotrina honek aldez aurretik ezarrita daukan hizkuntza aldeko joera baten laguntasuna dauko. Beti bere garaikoren oinordeko izanik baina, sarritan, gozotasun fonikoaren eta herri-hizkeraren aurkikuntza hortitzen aldeko apostua eginez.

Itxi daigun, bada, oraingoz honetan Sorne Unzuetarenera egin dogun lehenengo ostera hau. Ahaztu daiguzan erbestealdia, Frantziako Erresistentziako urteak, herrira bueltatu zanean errotu ezinik egin zituan urio latzak,… Eta itxi daigun be, hurrengo baterako, bere prosa-lanen aipamen zehatza.

A! Eta esan barik ezin amaitu… Literaturaren historiagileek eta entziklopediagileek gogoan izan behar leukien datu txiki bat… Sorne Unzueta, “Utarsus”, bizi-bizirik eta bizi-gogoz beterik dagoan idazlea da. Bere larogeta hamazazpi urteetako galeria baketsu eta isilaren aurretik, aitu gura leuken eta aitu ezin dauan bizitza igaroaz igaroaz zelan doan ikusten dau egunero eta, hango bentanatik begiratu ezkero, Algortako komentuaren hormetako arrakalen artean monjen errezuak zerura bidean barruntatzen ditu batzutan.

Azken kritikak

Hirutter
Nerea Arrien

Peru Iparragirre

Joanak joan
Jon Etxaide

Aritz Galarraga

Hadji-Murat
Lev Tolstoi

Javier Rojo

Populismoaz
Joseba Gabilondo

Mikel Asurmendi

Hitzontziak
Xabier Montoia

Aiora Sampedro

Gailur ekaiztsuak
Emily Bronte

Joannes Jauregi

Honetara ezkero
Arantxa Iturbe

Iratxe Esparza

Barbaroak baratzean
Luis Garde

Hasier Rekondo

Goldsmithen ikaslea
Joxean Agirre

Javier Rojo

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Alaitz Andreu Eizagirre

Horma
Anjel Lertxundi

Jose Luis Padron

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Amaia Alvarez Uria

Elurra ikusi dut
Xabier Lete

Felipe Juaristi

Gu orduko hauek
Garazi Arrula Ruiz

Estibalitz Ezkerra

Artxiboa

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Otsaila 2017

Hedabideak