kritiken hemeroteka

6.938 kritika

Azken kritikak

« | »

Koaderno gorria / Arantxa Urretabizkaia / Erein, 1998

Koaderno umezurtza Ixiar Rozas / Idatz & Mintz, 1999-05

Bien artean hamabost urteko aldea dago. Emakumeak dira. L da bat, mezularia; Ama bestea, maiuskulaz, eta seme- alabak lapurtu dizkiote. L-k eman behar dio haren berri itsasoaren bestaldetik. Epailea ez delako, abokatua baizik, hotza da L. Kamara baten atzean bailegoen ikusiko du dena. Baina irakurlea bezalaxe, koadernoaren edukinak aurrera egin ahala, istoriak harrapatu egingo du. Eta bere betebeharrak bihotza irekiko dio. L-k ez baitu izenik, ezta familiarik ere. Gurasoak banandurik ditu eta ez diote behar zuen maitasunik eman. Amari berriz, hizitza joaten zain bidaia horretan. L-k itsasoaz bestaldetik ekarriko dizkion berrietan. Ez du gurasorik, ez semealabarik eta maleta ezhandi batean sar daitezke bere gauza guztiak. Bakarrik dago bere idealen magalean. Idatzi duen Koaderno gorriaren bitartez esango digu zergatik. Eleberriaren bi planoak osatzen dituzte L-k eta Amak.

Arantxa Urretabizkaiaren hirugarren nobela —Zergatik Panpox (1979), Saturno (1987)— hunkigarria da. Irakurterraza da oso, idazleak erraz eta arin eramaten du irakurlea aurrera —zeharkako dialogoak, esaldiak gehienetan laburrak eta tartekatzen diren bi planoekin lortzen du hori—. Istorioaren haria ondo jarraitzen da, nahiz eta bi planoen errekurtsoa korapilotsua izango dela dirudien hasieran; Amaren koademo gorria dago alde batetik —iraganean eta lehenengo personan kontatua—, eta bestetik koadernoa irakurteeak eta Caracasen aurkitu duen guztiak L-rengan duen eragina —orainean eta hirugarren pertsonan, zinematografikoa da oso—. Kontakizunak aurrera egiten duten heinean, ordea, argituko dizkigu idazleak pertsonaien motibazioak. Astiro, misteriozko nobela onetan bezala. Eta horrek harrapatu egingo du irakurlea. Izan ere, pertsonaien sentimenduen zintzotasunak eta sakontasunak arrisku batetik ateratzen baitute Koaderno gorria: planoa, laua izatearen arriskutik.

Esan bezala, benetako motibazioak ez dira hasiera-hasieratik ezagutuko eta honek beharbada pisua kentzen die lehenengo orrialdeei. Alabaina koaderno gorriaren irakurketak eta honekin batera kontakizunak aurrera egin ahala, konturatuko da irakurlea, ordea, L ez dagoela Caracasen turismoa egiten edo Lobatonen telebistako programan azaltzen diren senitarteko baten kideak elkartzeko asmotan. L -ri eskatu dioten eginkizuna ez da inolaz ere samurra. Nola helarazi ama desagertutzat jo duten seme-alabei, ama bizirik dutela. Horretarako darama Koademo gorria maletan. Izan ere, arazo politikoak tarteko bere senar eta seme-alabak utzi behar izan zituen Amak duela zazpi urte. Halako batean senarra eta umeak betiko desagertu zaizkio bizitzatik. Hauxe da elaberriaren abiapuntua, ez hasiera —idazleak ez ditu hasiera efektibistak maite—. Bukaera aldera, L-k koadernoaren irakurketarekin egiten dituen joan etorriak direla medio, indarra galtzen du istorioak, azken pasarte hunkigarrian berreskuratzen da, ordea, Koaderno gorriaren funtsa: sentimenduak.

Eleberriaren bi pertsonaia nagusiak sakonean ezagutuko ditugu, beren iraganak, orainak eta izakeraren arrazoiak, baina L egingo zaigu protagonista; ez da gizaki bera izango koademoa irakurtzen hasi aurretik eta han bere hartzailearen esku uzten duenean. Abokatu izateari uzten dio sentimenduen marra igarotzen duen une beretik. Amarekin ametsen bitartez hitz egin nahi du eta besarkatzera ausartzen da. Ama eta seme-alabekin zer gertatuko den jakin gabe jarraituko dugu, koaderno gorriak euren harremanean zer eragin izango duen. Ondorioz, koademoa L-rena hilakatzen da azkenean. Emakumezkoak dira bestalde, eleberriaren pertsonaia garrantzitsuenak. Amona, ama, gazteagoa den L eta alaba. Generazio kate osoa. Eta emakumezko batek idatzia dela nabaria da lehenengo lerroetatik, are gehiago Ama haurdun zegoeneko pasarteetan.

Dena dela, badira erantzunik gabe gelditzen diren galdera batzuk, pertsonaiei dagokionez halez ere. Irakurleak onartzen du Miren eta L ezustean aurkitzea; onartzen du L-k atakan utzi duen ustezko lagunaz deus gehiago ez esatea; ulertzen ez dena, ordea, zera da: zergatik ez dio familiarteko goxotasuna maite zuen senarrak inoiz azalpenik eman Amari, zergatik kendu zizkion seme-alabak. Zergatik jakin duen amonarengandik —aitaren amarengandik—, zazpi urteren ostean, seme-alabak eta senarra Caracasen dituela. Eta ez dakit kasualitate hutsa den, Paul Auster idazle eta zinegile estatubatuarraren —Smoke, Blue in the face, Lulu on the Bridge—, Koademo gorria nobelan bezala, L izeneko pertsonaia egotea.

Honenbestez, bistan da Koaderno Gorriaren atzean dagoen dokumentazio lana.

Caracasen kokatua dago, hango autobideko bihurgunetik eta auzoetatik mogitzen da L bere ikerketan eta kostaldera ere eramaten gaitu, Macutora.

Eta hain zuzen, joan etorri hauetaz baliatzen da idazlea, hi hitzetan, Caracaseko pobrezia, egoera soziala eta ingurunea deskrihatzeko.

Deskribapen hauetako batean, bere ustezko inpartzialitatea galduko du L-k:

“Egunen batean, pentsatzen du, (…) guztiak batera jaitsiko dira hirira eta ez dira ezer eskatzera etorriko, nahi dutena harrapatzera baizik. Eta gustatu egiten zaio jendea uholdeka, pozez eta kantuz aldapa behera irudikatzea, larrua kolore guztietakoa, beltzetik gorrira, ileak ilun eta barro”. Bere neurrian egina dago salaketa, iritsi zaigu L-ren pentsaera. Argi ikusten da hemen, politika eta ideiak ez direla eleberriaren ardatza, sentimenduak baizik. Urretabizkaia ez da baloraziotan gelditzen, ezta erraza den moralinan erortzen. Eta eskertzekoa da.

Dialogoak eraikitzeko idazleak aukeratu duen estiloa bestalde, lortua dago. Narrazioan txertaturik daude dialogo guztiak, komatxoen bidez edo zeharkako estiloan. Parrafoen etengabeko jarraipenak irakurleren bat beldur dezake, dena dela ez da inondik ere astuna, aipatutako bi planoetan denbora eta estilo desberdinak tartekatzen direlako. Zentzu honetan eta beste batzuetan ere, Saturno, Urretabizkaiaren aurreko eleberria, baino harantzago doa Koaderno gorria. Askoz ere borobilagoa da, pertsonaiak landuagoak daude eta horrek indartu egiten du istorioa. Arantxa Urretabizkaiak Koaderno gorriarekin egin nahi zuena argi zuela aitortu zuen liburuaren aurkezpenean; ez dakiela, ordea, bukaeran zer egin duen, irakurlearena da azken hitza egilearen esanetan. Eta irakukeak L eta Amaren sentimenduak iritsi zaizkiola esango dio ziur aski.

Azken kritikak

Hirutter
Nerea Arrien

Peru Iparragirre

Joanak joan
Jon Etxaide

Aritz Galarraga

Hadji-Murat
Lev Tolstoi

Javier Rojo

Populismoaz
Joseba Gabilondo

Mikel Asurmendi

Hitzontziak
Xabier Montoia

Aiora Sampedro

Gailur ekaiztsuak
Emily Bronte

Joannes Jauregi

Honetara ezkero
Arantxa Iturbe

Iratxe Esparza

Barbaroak baratzean
Luis Garde

Hasier Rekondo

Goldsmithen ikaslea
Joxean Agirre

Javier Rojo

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Alaitz Andreu Eizagirre

Horma
Anjel Lertxundi

Jose Luis Padron

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Amaia Alvarez Uria

Elurra ikusi dut
Xabier Lete

Felipe Juaristi

Gu orduko hauek
Garazi Arrula Ruiz

Estibalitz Ezkerra

Artxiboa

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Otsaila 2017

Hedabideak