kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Azkenaz beste / Anjel Lertxundi / Alberdania, 1996

Azkenaz beste Iñaki Aristondo / Idatz & Mintz, 1999-05

Anjel Lertxundik ez dau euskal irakurlearentzako aurkezpen beharrik. Izan be, hogeitamar urtean euskeraz idazten eta argitaratzen ibilitakoa dogu; euskal literaturan idazle batek egindako ibilbide luze eta emonkorrenetariko bat da berea. Ofizioko kontalaria da; hizkuntza eta kontalaritza eguneroko ataza dauzana. Umeentzat zein helduentzat idatzi dituen narrazio lan ugarien bilakaera eta glosa, aforismo, mikro-narrazio eta saiakera laburrez osatutako literatur-materialak dira oriotarraren buruz gainetiko beharraren erakusgarri.

Bere lanaren luze-zabalean bi elabarrik, Hamaseigarrenean aidanez (1983) eta Otto Pette (1994), aparteko aitamena merezi dabe. Lehenengoa argitaratu ebanean, euskal kontalaritza modernoaren hirulau narrazio-egile nagusienen mailakoa zala erakutsi eban Lertxundik. Liburu harek izan eban ospeak, gazterik etorriagaitik, ez eban horraitino itsutu eta, alboetara begiratu barik, euskal kontalaritzan bere bidea egiteko ahaleginean aurrera jarraitu ehan. Otto Pettek, barriz, gaien, kontaketa teknikaren eta hizkuntzaren trataeraren aldetik idazle oriotarraren produkzioan aldi barri bati hasiera emon eutsan. Harrezkeroko argitalpenak, gaur hemen aztertu behar dogun elabarria tartean, elabarri historiko harek ebagitako ildotik etorri dira.

1995. urtean, Ifrentzuak izeneko liburu-saila argitaratzeari ekin eutsan. Ifrentzua dominaren, oihalaren edo jantziaren barruko edo atzeko aldea dogu, bistara ez dagoana; hitz egokia, benetan, gizakiaren alderdi ilun eta ostondua, literaturaren mito eta tradizioek hainbestetan irudikatu daben beste aldeko mundu hori, arakatu gurean sortutako liburu-sailari izena emoteko.

Anjel Lertxundik Ifrentzuak sailean Europako tradizio kulto eta herrikoia eta hareen kideko dan Euskal Herriko tradizioa berbetan jarri gura izan ditu; idazlearen heraren berbak hartuta, Goethe eta Axular elkarrekin hika hitz egiten jarri. Tradiziozko kontakizun eta mitoei buruz urtez urte egindako ikerketa eta bilduma lana izan ditu idazleak, hain zuzen be, liburuon abiapuntu. Baina bere asmoa ez da folklore-zaletasunari edo erudizioari bide emotea izan. Mito eta kontakizunetan gordeta dagoan gizakiari buruzko hausnarketa hideak barriro ibili eta bide horreetatik giza-askaziaren gai unibertsalak barriro jorratu gura izan dauz.

Ifrentzuak saileko liburu narratibo bakoitza Europako eta Euskal Herriko tradizioko gai esanguratsu baten inguruan tajututa dago. Lehenengo liburuan, (Piztiaren izena, 1995) Lertxundik deabrua izan eban berbabide, bigarrenean, barriz, arima herratuen tradizioari erreparatu eutsan. Argitaratu barri dan Argizariaren egunak (1998) elabarrian, azkenik, gizakiaren bizitza irudikatzeko ezkoaren metafora erabili eta herio-dantza bitxi bat agertzen deusku.

Oraingo honetan aztergai dogun Azkenaz beste (1996) —sailaren bigarrena— arima herratuen legendak eta hiri ondoko lurreko bizitzari buruzko ipuin-mipuinak jaso, eta alkarregaz nahastatuz gatzatutako lana dogu: ezin bilez bizitzera bebartutako izaki batzuei buruzko kontakizuna; munduan zehar, mendeetan zehar, antzinako madarikazio bateri iges egin ezinik, etsipenari deutsoela, batetik bestera, etenik bako ibilian, dabilzan izaki batzuen kondaira.

Zazpi ataletan banatutako elabarria dogu, baina egituraz ipuin sorta baten antza dau. Atal bakoitzaren hasieran pertsonaiaeta giro desberdinak agertzen jakuz, eta atalaren amaieran barriro ostondu, ondorengo pasarteko pertsonaia eta giro barriei bide emonik. Gaur eguneko Bartzelona, 1692ko Salem eta XIX. mendeko Boston, Baiona eta Zarautz dira atal desberdinen gertalekuak. Atalez atal, gainera, besteak beste, liburu zaharren zale dan narratzaile anonimo bat; kalesa baten, alaba lagon dauala, Ipar Amerikan zehar dabilen arima herratu bat; edo-ta izenik bage itsasontzi baten, munduan zehar, doan marinel misterotsu bat ezagutu eta, aldi baterako, hareen bidelagun izateko aukera izango dogu. Pertsonaia nagusi horreetaz gain, Nathaniel Hawthorne idazle amerikarra, XVII. mendean Salem-en erretako sorginak eta hareen borreroak, Van Has euskalzale neederlandarra edo-ta Duvoisin kapitaina bera be pertsonaia literario bihurtuta aurkituko ditugu.

Kontakizunaren atal ezberdinak lotzen dituen haria Nora dogu. Nora begirada galduko eta aurpegi zurbileko neskatila bat da: halabeharrez, munduan zehar, batera eta bestera, etenik bako ibilian penatzen bizi izatera kondenatutakoa. Kontakizunaren hasieran, narratzailearen ametsean agertuko jaku, laino artean bezela: hurrengo atalean aitagaz batera ikusiko dogu, zaldizko kalesa baten, Ameriketako lur barrietako bidari. Andras marinelak aita-alaben batetik besterako joan-etorrien soka eten egingo dau. Norari aitaren larderia sufritu ostean marinelaren maitasun-marroa eroatea tokatuko jako. Itaina elabarrian aurrera goazala Norak halabeharraren eta bere ingunikoen mirabe izateari itzi, bere zigorraren jatorriaezagutu eta, akaburako, jitoan doan bere bizitzaren lemari heldu egingo deutso. Irakurleak, Noraren bihotz-min, damuari, neke eta penak ezagutu ostean, haren bihotzaren loratzearen lekuko izateko abagunea izango dau.

Azkenaz bete elabarrian, kontagaiei ez eze kontatzeko moduei be halada zaharren eta legenda zaharren amasa darie. Anjel Lertxundik tradiziozko kontakizunetako baliabideak gaur eguneko forma literarioetara ekarten jakin dau: estilizazioa, pentsamentu magikoaren hitartez egindako loturak (Noraren aitaren eta Velasco medikuaren arteko transposizioa, esate baterako), espazio zabalak eta irakurleak bete behar dituen hutsarteak erabili ditu balada zaharretan ahogozatzen ikasi dogun misterio eta amets giro haren parekoa sortzeko. Noraren eta Andreas marinelaren kondairari eskeinitako pasartea, Neederlandar herratuaren legendaren eta Andre Ontziratuaren balada-gaiaren nahasketa eta herrasmatze dotorea dogu esandakoaren erakusgarri argiena.

Idazkeraren aldetik esan daigun Anjel Lertxundik Otto Pette eta Piztiaren izena liburuetan egindako hizkuntza eta idazkera-saio barrier bidetik doakula Azkenaz beste hau be. Hizkuntza zehatza, landua, aberatsa, orekatua, batasun handikoa da idazle oriotarrak erakusten deuskuna.

Anjel Lertxundiren idazkera gaur egun zenhait literatura lanetan topa daitekean hizkuntza neutro eta estandarizatuegitik baizen urrun dago esperimentalismo hutsaletik. Ezagun dau Axularretik honako tradizio kultoaren eta euskalki deherdinetako ahozko tradizioen maitale dana. Tradizio horreen altxorretik hitz eta esapideak jareginez eta, behar izan dauanetan, hitz eta esapide horreek euren ohiko erabileretatik atara eta esanahi barriekaz janzteko bildur barik jokatu dau idazle oriotarrak. Hod bai, euskerarenganako begirunez, hizkuntza fin-fin harilduz, berbari berba egoki lotuz.

Hizkuntza aberatsa dauala esan dogu; aberastasun horrek ez dau, horraitino, kontakizun-zale huts dan irakurlea itoko. Ostera, irakurle mota horri hizkuntzaz gozatzen be erakutsi dio. Egitura eta sintaxi aldetik idazkera klasikoa dau Lertxundik, esaldia puztu hank, ahozko erabilera eredu dauala, euskal perpausaren neurri laburra zainduz tajututakoa.

Amaitzeko esan dagidan, benetan gustora irakurteko moduko liburua dala iruditu jatala niri. Pasarteren baten hotzikara be sentituazo deustala autortu beharra daukat, gainera: eta amaierako eskena ederrak eta azken esaldiak itxi eusten ahogozoa ez daukadala ahazteko.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak