kritiken hemeroteka

6.938 kritika

Azken kritikak

« | »

Begi-niniaren poemak / Juan kruz Igerabide / Erein, 1992

Begi-niniaren poemak Yolanda Arrieta / Hegats, 1995-11

Bidez bide noa
harri koxkorrak botaz
itzulbidea gogoan.

Ilea luzatu dut, horretarako. Txirikorda bi egin dizkit amak —”kopetak” deitzen diegu gure herrian—. Lazo gorri bana puntan, eta fris-fras!, labanda-kolonia tantak bekokian behera: Begiak itxi behar…!

Gerrian gomatxoak dauzkan soineko loraduna, eta ahizpari txikiegi egindako sandaliak, “kanfort” pastaz zurituta. Ohetik jaiki berri naiz, goiz osoa bota baitut komunean.

“Gerizpean ibili” esan dit amak. Txarra omen da eguzkia kakapirriarentzat.

Elizpea oihan handi bihurtu dut, beraz. Gretel naiz orain eta nire neba Hansel arrelepo daramat bizkarrean, oraindik txikia delako.

Hemen, olgetan, bidez bide noa, harria koxkorrak botaz, itzulbidea gogoan, lagunak hondartzatik ekarriko dituen seietako autobusaren zain.

“Korreoa” deitzen genion orduan…

Antzerako egoera ugari erne da niregan, Juan Kruzen hitz-aleak barnean erein ditudanean. Hitz-aleok haziak dira, beraz. Baita irudiak ere. Irudi ozenak. Zentzuei dei egiten dakiten horietakoak…

“Nondik ekarri ote ditu Juan Kruzek hazi eder horiek? Zer egin du? Nola jaso ditu…?

Liburutegira joan naiz, bada, emozio eta jakinminez gainezka, txirikordak aldean.

Han, “haikua” eta honen lehengusuak ezagutu ditut. Hainbat gauza argitu didate. Etxera itzuli naiz, ‘Begi niniaren poemak” berriro irakurtzera.

Ohartxo batzuk idatzi ditut: Argazki ozenak ateratzeko aholkuak jarri diet izenburua. Gero, kaxoian gorde ditut, Juan Kruzen poematxoekin batera.

Behar bada, kakapirriak jota nagoen beste baten aterako ditut. Orduan baliteke, neu ere lagunentzako poema —edo argazki ozenbat edo beste asmatzen hastea. Hala bada, urteak egiten dituen norbaiti oparituko dizkiot.

Juan Kruzi ez zaio inportako, ezta…?

Argazki ozenak ateratzeko aholkuak:

1— Begia bizkortu:

Gauza handiak handi dira; baina txikiak ere handi bihurtzen dira, hurbiletik begiratuz gero:

Hostoak
Gorostiarena
Asko nekatzen dira hostoak
Gorostiaren pinportak, zein gorriak!
zintzilik adarretan,
Are gorriagoak, elurretan eroriak,
zuhaitza menderatzeko ahaleginetan.

2— Zintzo behatu:

Bihotzari aditu:

Larrosa bakartia
Isilean (beste lagun bati)

Larrosa bakar bat ireki da:
Pauso bat damat nik
Lagunen arrastorik ez.
eta norbaitek bestea: Ez nago bakarrik.

3— Sudur zuloak ireki:

Gaur arte oharkabean pasatu den hori, oraintxe eta hementxe bertan, atxekitzeko:

Gaua biluzik
Basura
Gaua eranzten ari da
Nork egin ote du
pijama beltz hori:
goizeko basura?
Eguna du izena orain.
Belazean oinutsik haurra.

4— Argitasuna erabili:

Estalkien azpiko muina begiztatzeko.

Erromeroarena
Udazken abarra,
erromeroa loretan
Aitona zaharra
begira, gogoetan.

5— Belarriak garbitu:

Hotsen hitza entzuteko. Hitzen hotsa aditzeko:

Errekastoarena
Ur-latsa
Kometak eguzkiari iseka
Ura murmurioka
Ura neguari deika
Eguzkiak zapla eman dio
belardietan zehar:
amildegian eroriz, aika
masailean kometari:
Udaberria esnatzear.
“Lotsagabe alenori!”.

6— Entzumena sentiberatu:

Hotsen oihartzuna somatzeko:

Sabalean zulo

Haizeak, burrundan,
etxeko atea ireki du kolpean:
Hutsunea daukat sabelean.

7— Ikusmena zorroztu:

Dagoena eta ez dagoena, dena eta ez dena, izan dena eta oraintze dena, bat batean, alderatzeko:

Atsedena Etxearena
Bi etxe ilunpetan;
Tximinitik kea:
nekatuta daude biak:
Nola alaitu den
Goiz jaiki behar bihar etxearen betartea!

8— Jolasteko prest egon:

Objetuei ohiko neurria eta itxura aldatzeko:

Zubi gainean
Mattinsaltoak

Begi handiak ditu zubiak, gero!
Belar izutuak
Erraldoi baten buru gainetik
dira
pasatzen gara egunero.
mattinsaltoak.

Ekintza arruntak sorpresaz ikusteko:

Amona
Amonak leihoa ireki du;
bi txori isilik, eta elurra:
Ogiapurrak.

Ilargiaren nekea, kukuaren asmoak edo euriaren mina nolakoak diren imajinatzeko:

Lo
Lo dago ilargia
horma ondoko putzuan:
Bide luzea egin du zeruan.

Kukuka

Oinez goaz gauez bidertzetik:
Ilargia kukuka zuhaitzartetik.

Orbelarena

Udazkenero bezala, hostoak
elkarren gainean,
euriak minik har ez dezan
lur bigunean.

9— Pazientzia eta arreta izan:

Irudiak ez dira, beti, geuk nahi dugunean etorriko. Ospa egingo digute, ordea, albora begira bagaude:

Uso ibiltariak (lagunoi)
Artista
Badoaz usoak hegohaizearekin aparte:
Hodeiak pintatu ditu
Gure tristurak urrun daramatzate
norbaitek errekan:
datorren urterarte. Euria dator hurrean.

10— Maitatu bizia duen guztia:

Ihintz ttantta, zomorro ttipia, lorepinporta, haizezakarra, eguzki amandrea, ilargi aldakorra…, barnean estalia daramagun neska edo mutil koskor hura. Denak baitira —gara— Natura kumeak. Denak baitira —gara— une honetantxe bizi dugun —eta badoan— bizitzaren zatiak.

“Bidez bide noa
harri koxkorrak botaz
itzulbidea gogoan”:

Esan gabe adierazi
Kondatu gabe agertu
Narratu gabe erakutsi

Bizi…
eta eman.

(Marrazkiak Luis Emaldiri eskatuko dizkiot, berak badaki nolakoak egin-eta)

Azken kritikak

Hirutter
Nerea Arrien

Peru Iparragirre

Joanak joan
Jon Etxaide

Aritz Galarraga

Hadji-Murat
Lev Tolstoi

Javier Rojo

Populismoaz
Joseba Gabilondo

Mikel Asurmendi

Hitzontziak
Xabier Montoia

Aiora Sampedro

Gailur ekaiztsuak
Emily Bronte

Joannes Jauregi

Honetara ezkero
Arantxa Iturbe

Iratxe Esparza

Barbaroak baratzean
Luis Garde

Hasier Rekondo

Goldsmithen ikaslea
Joxean Agirre

Javier Rojo

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Alaitz Andreu Eizagirre

Horma
Anjel Lertxundi

Jose Luis Padron

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Amaia Alvarez Uria

Elurra ikusi dut
Xabier Lete

Felipe Juaristi

Gu orduko hauek
Garazi Arrula Ruiz

Estibalitz Ezkerra

Artxiboa

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Otsaila 2017

Hedabideak