kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Platero ta biok / J.R. Jimenez / Florens & Lafon, 1953

Platero ta biok Andima / Euzko Gogoa, 1954-03

Gure izkuntza oraindik ezpaita gertatu Euskadi’ko izkera bakar, alegiñak egiten ari dira euskal idazleak aberri-izkera gaitu ta asmo garaienetarako ere egokitzen. Ezbairik gabe, xede ori iristeko biderik egokiena, itzulpena da, ots, gure artean ezagun ez diran arrotz-idazleen bulko ta gogoetak, sakonenak ere, euskeraz, zintzoki taiutzea. Ortara oldartu ziran, aurrenekoz, ainbat erri izkera zokoratu, egun elerti gaindegiak iritxi dituten ainbat izkuntza. Ez daukagu zertan iardun aipaketa luzeegian, aspergarria litzate bada.

Orra, aspalditik Ametzaga’tar Bingen’ek gure artean lantzen dun arloa; itzul-lana. Ederki erakutsi dizkigu euskeraren gaitasunak gaurdaño argitara ditun itzulpen ederretan: “Hamlet”, “Adiskidetasuna” eta berrien berri, “Platero ta biok”, Juan Ramon Jimenez olerkari ospetsuarena.

Ez dira olerkiak itzul errexenak, aipatu olerkariarenak batik bat. Poesiak beti ditu izkutune berezi ta zirkun-zarkun itzuli-gaitzak. J.R. Jimenez’ek liburutxo ortan, Platero mandakoa laguntzat artuz, lirika goitarrenez bere lana oretu du. Dizdiratsu, margo-ñabarrez izadi betearen oiartzuna, itz zotil eta gogamen sakoentan gatzatua damakigu.

Alare ez du Ametzaga’k olerkariaren gogaiok saldu bearrik ukan euskeraz iazteko. Ortan datza aren meriturik nabariena. Aren lirika gure izkeraren txanbilletan iixurtzeko itz eta esakera egokienak arkitu ditu Ametzaga’k. Ez dio euskerak ukorik egin itzulari azkarrari.

Engoitik, “Platero ta biok“, Ametzaga’ri zor, euskal elertiaren pitxi ederrenatarik izango da. Beste arrotz errietako ondasunik asko ere guretuta dauzka idazle azkar porrokatuak. Laister argitaratuko al ditu; gu beintzat erpai gaude aien eztia lenbilen dastatzeko. Zorionak adiskide.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak