« Purra-purra! | Iesukristoren bizitza »
Jaungoikoaren Legeko Aginduak / J. Gurutz Ibargutxi / Bilbao, 1953
Jaungoikoaren legeko aginduak A. / Euzko Gogoa, 1954-05
Irugarrena bear luke liburu onen argitalbenak, lenago Jaungoki-Zale aldizkarian eman bai zitun egilleak. Bigarren argitalbena liburu eder baten eman zigun, eta gogoz iragurri genun, garai artan, idazti mamitsu hura. Gaurko argitalbena ordukoa bezin apain eta txukun datorkigu, oialez azaleztaturik. Iaungoikoaren legeko aginduak, barrenki azaltzen dizkigu Ibargutxi’k, dagokion trebetasun eta anttez. Gai ontaz idatzi diran arrotz errietako liburuak bezin okitua da Ibargutxi iaunarena. Zeñen egoki antolatua dagoen, argitalben onexek erakusten digu, aurrenekoa zearo saldu ta akitu baizan.
Oker dabiltz gure apaiz euskaldunak, arrotz liburuetara joten Kristau Ikasbidea euskeraz azaltzeko. Aietan ez dute liburu ontan baiñon geiago ikasiko, ez orixe. Gañera idazti onek gure euskera bear bezela gai auetan erabiltzen irakatsiao die, eta au garrantzi aundikoa da. Euskeraz ere, gautak bear bezela azaltzeko, izkera errotik iakin bear da, mamiz ezagutu bear da Ibargutxi’k dazagun bezala.
Egilleak, beste iru liburu mardul eskeintzen dizkigu, obeto esan, iragartzen dizkigu “Kristau-Ikasbide-Atzalbenerako”: “Siñiskitza”, “Eleiz-Ama Deunaren Ikurtonak” eta “Otoitza”, kristau-ikabidearen atal nagusiei iarraituz. “Ikurtonak” lenago argitaratu zun, bañan liburu eder au zorionez, akitu zan “Siniskitza” ta “otoitza” berrien berri argitaratuko ditu.
Orra Bilbao’ko “Uzkurtz-irakurgaiak”, ekiñalean lanean. Ortik agiri da argi asko, nai duenak, gure erria ta euskera maite duenak, ekaitzaldirik gorrienaren erdian ere, lan ederrik egin eta argitara dezakela. Ortarako, ordea, benetako maitasuna bear, ez itzezkoa soilik, alper eta nagiek oi dutenez. Gaur ere apaizak nagosi, euskal-elertian, edolako sailletan. Bañan gure erri-gizonak ez dira lotsatu ere egiten, eta uste dute euskera apaizentzakoa bakarrik dala, eta bien bitartean, or daude alperkeri alkegarrienean erderari indar ematen. Ez da au ordea erri-gizon alperrok astintzeko tokia, ori beste noizbait egingo dut, artikulu berezi batean.
Berriz ere Ibargutxi iaunarentzat bitez gure txalorik beroenak, ari dun lan ederragatik.
Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
Jon Jimenez
Simulakro bat
Leire Ugadi
Maddi Galdos Areta
Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
Paloma Rodriguez-Miñambres
Patrizioak eta plebeioak
Kepa Altonaga
Mikel Asurmendi
Turismo hutsala
Fito Rodriguez
Asel Luzarraga
Zoriona, edo antzeko zerbait
Karmele Mitxelena
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Pleibak
Miren Amuriza
Mikel Asurmendi
Izena eta izana
Jon Gerediaga
Asier Urkiza
Amok
Stefan Zweig
Nagore Fernandez
Auzo madarikatua
Felix Urabayen
Jon Jimenez
Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Amaia Alvarez Uria
Olatuak sutzen direnean
Haritz Larrañaga
Joxe Aldasoro
Bisita
Mikel Pagadi
Mikel Asurmendi
Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Asier Urkiza