« Anabitarteren lan osoa argitaratua | Sasiak begiak ere baditik »
Gerlako tresna bizidunak / Xipri Arbelbide / Elkar, 1986
Gerratea eta gizona Jon Kortazar / Eguna, 1987-01-08
Xipri Arbelbidek argitaraturiko Gerlako tresna bizidunak nobelak, zenbait gogoeta sakon eta gogor jartzen du irakurlearen begi eta sentipen aurrean.
Algeriako gerratearen inguruan idatzita, nobela tankeran emanak diren oroimenok, nobelatik baino, hurbilago daude erreflexio historiko zein politikotik, edo erreportaia periodistikotik.
Algeriako gerratea Iparraldeko euskaldunentzat berebiziko esperientzia historikoa izanik, Xipri Arbelbidek aukera ona ematen digu Hegoaldekoei, gure gudu zibila une batez ahaztu eta beste aldekoekin esperientziak batzeko; euskalduntasunaren izaera osoago batetan batzeko.
Gainera beste zerbait ere erakartzen digu bere orrialdeetako zorroetan: Hegoalde honetan hainbeste desiratzen den tonu errealistaren oihartzun eta praktika. Aukera ederra, noizbait narrazioa lauegia, deskripzio faltaz den arren, Barojaren bidetik abiatu den norbait irakurtzeko.
Ez nuke jarraitu nahi protagonistaren kontzientzia-borroka aipatu gabe. Xipri Arbelbideren nobelaren ardatz eta gunea hauxe baino ez bait da: pertsona batengan gerrateak, eta honen basakeriek sortzen duten izaeraren galtzea. Gerratea barnetik ikusten saiatu da Xipri.
Hala ere, urrunago joan nahiean sentitzen dut idazlea. Gudan diktadore izandakoak demokrazia garaian, eta honen izenean, herriko jaun errespetagarri bihurtuta ikusitakoan, fikzio-politikaraino eraman nahi izan da nobelaren gain. Agian, transizio demokratikoen salaketa sortu arte. Asmo larregitxo batera jarriak, baina hobe tupin ongi homituak, anbizio faltaz bilusturik agertzen den lapikoa baino.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera