kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Sasiak begiak ere baditik / Aingeru Epalza / Elkar, 1986

Sasiak begiak ere baditik Mikel Mendizabal / Argia, 1987-01-11

Nafarroan lehen karlistadz garaian Arrieta izeneko gazto batek izandako bizikizunak kondatzen dizkigu abenturaz gainezka dagoen nobela motz honek. Baserria eta kontrabandoari utzi eta Don Carlosen tropetan sartzea erabakitzen du gazte honek. Frentean nahasketa batzu direla eta, Arrieta karlista militar liberal ospetsutzat hartzen dute eta Iruñera eramaten Ziudadelara. Han, garai hartako Iruñako giro desberdinak ezagutzen ditu, besteren artean aetz baten burdela. Bertan aurkitzen du bihotza ebatsiko dion bere herriko neskatoa. Artean, urrez beterikako boltsa nahastekatzen da nobelan, urdanga bereganatzen lagunduko diona.

Istorioa noski aurrera doa, batzuetan nahiko zail egiten den idazkeraz, beste aldeko eta Nafarroako hitz ugari baitakar nobelak.

Suspentsea eta larritasun giroa da nobelaren beste ezaugarria, dena abentura nagusiaren funtzioan dagoelarik. Abentura hauek, Arrieta baztandarrarenak, paper batzuetan aurkitu zituen Dionisio Santesteban Arizakun auzoko arizkundarrak kutxa batean. Etxebertz izeneko batek eman ditu argitara.

Aingeru Epalza iruñarra dugu, kazetaritzan lan egiten duena. Korrok taldean ere aritua da. Nobela motz honekin 1985. urteko Iruñeko udalaren literatur saria irabazi zuen, bere olerki batzuk ere aipamen-saria izan zutelarik.

Argitaratzen duen aurreneko nobela da.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak