kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Bide barrijak / Lauaxeta / Verdes Atxirika, 1931

Idazlientzat Lauaxeta / Euzkadi, 1932-01-17

Euzko-idazlien arte, eztabaida asko sortu dauz liburu batek. Euzkera barrija, egiten dabiltzazala, idazle batzuk. Egija ete? Gai onek garrantzija dauko, batez be gaurkoan idazten dabenentzat.

Gustijak bide-onetik ibilli gura geunke, baña bide ori, txarra edo ona dan, ezin jakin ba. Gustijok ago bat eztaukogu.

Bere kezka agertu darua, “Larreko” idazlari-maxubak. Beste batek idatziko baleuz, aren lerruak, ardurarik ez. Baña “Larreko”-ren itzak auzartu biar. Euzkera ulertu ezin? Nondik gaitz ori? Erdera-antza idazten ete dogulako? Euzkel-idazle zarren jarraille ez gabiltz, entzuten dogu. Yente xea nausi euzkerea ikasteko. Baña yente xeak zelan erabilliko leukez, gai barrijak? Oraingua aurrez-aurre daukogu, ez atzokua. Zarren jarraikitzalle, ixan gura gustijok.

Arein, antziñako arein bularretan ugatza edanak gaituzu, baña ondo azijak bai ete? Gaurko idazlien idazkera dala ta, eztabaida barik, zer-edo-zer jakin gura dogu. Euzkel-idazle onenen saillan diranak, mintza bediz, “Larreko” jaunak diñuan eleagaz.

Niretzako bere arrikada batzuk ixan dira, euzkera barrija egiten ari nazalako. Zarrik ez barririk eztago niretzako, gustija euzkera baizik ez. Idazkera, eztozu euzkerarena, bakotxaren idea-ispillu baño.

Gomutan dot, España’ko literatura, txirua zan aldijetan, zer jazo zan. Granada eta Fray Luis de Leon idazten asi ziranetan, erdera motza zan, landu-eza. Lateraz jakin bai, idazle oneik, eta bide-barrijetatik ari ziran. Beste batzuk ots-atzetik. Ikera, arrittu baitziran aren auzarkuntzagaz. Erdera ez, latera dozube idazkera ori.

Egunean erdera ez ete, arein idazkera? Bai eta klasiko dozuz. Erderaren ugatzik gozoena, arein liburubetan. Aldakuntza auxe ixan dala. Erriko erdera erabilten dabe beste errijetako idazlarijak? Ez dot uste yente xearen izketa darabillela. Nova sint batera, zarra barri bediz. Zarrai jarraitu, baña barrijak ixan bediz gogoyak. Azala daroe bardiña, mamiña ez.

Bildur gara, orain “Larreko”-ren itzak entzuki. Itzal daukijo idazle orreri ta belarri-zur gagoz. Gaizki baguazi, atzera eginen dogu. Asmo bat artuba naz. Agertuko? Olerkijetan sekulan geyago egin ez. Euzkerea galduteko ixan ezkero, oraingoen lanok, egin ez, eta kitu.

Aiko-maiko, eztabaida asko ixanen dira, onetzaz. Goiko mallan dagozan idazliak ots-egin biar. Ni ari naz, atia zabaldu dot eta etorri bediz gauza barririk daukoenak.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak