kritiken hemeroteka

8.280 kritika

« | »

Bide barrijak / Lauaxeta / Verdes Atxirika, 1931

Ondo idazteko bidean Barrensoro / Euzkadi, 1932-01-22

Gure olerkariak

Aurreko idazlanean ez nizkian bear bezela nere ustiak borobildu. Izparringi-lanetarako esiak estutu bearra zegok; al degunerako ibilleran aruntz-onuntzei lokariak moztuki. Azken-aldi oetan, gañera, linotipistak ere gose-antxean ete-dabiltzan negok. Alakoren batian txilborrik gabe agertuko ziate semetxoren bat. ¿Nork ezagutu ordun norbere semea danik?

Eztek era bakarrekua edertasuna. Egunsentien argi-urratzean izpiak milla margoz zipriztinka zabaltzen diranez, Jainkoaren izete ederra ere bereolaxe ludiko gauzetara banatzen dek. Gauza guziak dite izaeran bere alde ederra. Biurrikeri arrigarrienak er[e] ba dik ukigarrizko ikusaldia; bakan izatia gitxienez beintzat. Antzirudiz argitu dezadan nere oldozkuna.

Txalogarria dek, noski, umetxo ille-kuzkurdunaren irriparria; ezin ukatu ori. Amestu dezakegun emakumerik egokienaren soina ere ikusgarria. Ukabilkariaren bizkar-koskorrak zakar-itxura dite. Nork ukatu, ordea, gizaseme-soin zaintsuari edertasun bereziak? Edertasun oik guziak bakoitzak bere aldera txukuntzen dizkik; ao-sapaiak eskatzen dienez. Naiago nik Florentzi’ko irudigille ospatsuak Moise igarlearen arpegi ta soinari egotzi zion indar-itxura latza. An etzegok eme-usairik; sendotasuna, indarra ta bizia joera osoan, bai.

Goazik orain tinkotasunera. Geiegikeriak soildu ta lorekeriak zeozertxu iñausi bearra bai zegok idazkeran. Ez dedilla lore-erauntsi azpian oldozkuna izkutaturik estaliki nabarmendu; ori ez. Ondo esateko buruz gaztetan ikasi genitun betebearrak agintzen diate ori. Geiegizko lorekeriak eta larregizko oparotasunak alde begie idazkeratik naiz olerkietan naiz beste idazlanetan. Gai berberaren inguruan itzulka argiaren ondoan mitxeleta bezela luzaroki jardutia etzegok ondo. Baña gai onetan erdi-malla bat ba-dek. An irauten al-egin dezagun.

Era guzietako lore-lanbroak bere magalean goxoki artzeko eztitasunik ez al-du euzkerak, ordea? Bai, nere ustez. Tinkotasuna ederra dek; edestietan ondoen gañera. Irudipena oinarritzat duten abarrak zearo morroztuki, adaburua il-zorian uke. Zurbiltasun emea egotziko giniokek barrengo keme biziari. Neurkiña eskuan arturik esaerak motz-motz neurtzen asi ezkero, neurketa nabarmena uke uaxe. Letani-erreskadak bezin agor irtengo ituzke esaerak. Esaera labur bakoitzean oldozkun oso bat sartu nairik ikusten dizkigu idazle batzuk. Aor, ordun, idazkera zapal-zapalik. Tolarean orrelaxen estutzen dizkite sagar-mutxikiñak kemea osoki agortu arteo. Oldozkunak irakurliari motzik arri-koskorren antzera jaurti ezkero, legartzetan barrena belaun urratzen ibilli bearra izango dik aspergarri. Ken, ken antzukeri au gure arnas-titietatik.

¿Zein ondorengo dakartzin, tolarean bezela, oldozkunak itzneurtuetan estutu nai orrek? Illuntasuna. Aingeruak elkarrekin adierazteko itz bearrik ba’luteke, orrelakoxe olerki legorretara joko litike; adimen-uts baituk, bada, aingeruak. Daramakigun larru au soin-gainean degun arte, oldozkunak urre-intzez jantzirik xeeki borobiltzean biotz-erdiragarrigo dituk irakurleentzat. Alde guzietako elertietan ala dek; euzkel elertian ere azkenik ala izango dalakuan negok. Idazti deunetan (Biblian), orraatik ezti zaiguk aorako ango idatzieraren tinkotasuna. Oldozkunak sakon; irudipena bizi; barrengo indarra ukaldika. Erdiko mallean zegok, nunbait, an esaera. Etzekiat, etzekiat…

Lauaxeta’ren olerki batzuetan barrundatu degun illuntasuna ere ortixek sortua dek oldozkuna kitzetan meeki josi ta tinkatuaitik. Maiz lartzen ziguk aditza (verbo) laburturik. Olerkiak irakurtzen aoa […] arren, lan batzuen biotza ukitzen eztek errez. Oiturarik eztaukenak ao-zabalik noizik bein lotu bear. Etzaiguk oldozkunen sakontasuna oztopo. Idazkeraren joskera bai. Ez gaituk gu araño iritxi noiz-edo-bein. Asiberriak ulertu eziñik dabiltzanean, gogait egingo duten bildur izan. Eztek ajolagabe utzi bear degun arazua au.

Ulerbidetzat erderara jo dute idazle batzuek. Alde batetik euzkel-bertsoen erreskadak. Aldamenean erderara aldatuak. Bein baño geiagotan arritua utzi naun joera dek auxe. Bide-erakustzalletzat jarria izango dek olakoetan erdera. Erakusle ori gabe euzkel-olerkiak irintxi ezin ba’ditugu bikain gitxeudek. Irakurleren batzuek, gañera, erderara zuzendurik agiñetarako ezurra bezin gogor iritzirik bazterreta[t]zen ezpa’dute bestaldia.

Arkitu ditzazkegun belzgune guziak beatz-puntekin erakutsiz jardun bear al-digu, ba, azkenera arteo? Ez, ez. Ara emen berriz Urkiaga jaunaren “Bide barrijak” idaztiatzaz gure iritzia. Orain-arte euzkel-olerkietan agertu zaizkigun egokienak, samurrenak, ederrenak ba-dituk txorta mardul orretan. Bere lana oraindik obetu dezakelakuan idatzi dizkigu lerro oek; indarrik iñori eskatu bearrik eztik ortarako. Jarrai dezala sutsu olerki-larrainetan-barrena kantari. Sudurra giraxeago, aoa onuntzaxeago, belarriak araxeago dituztelarik obekiago legozkela? Gizon bakoitzak bere aoa dik. Norberak bere erara amesten dizkik eder-kontuak. Etziok orrek barrengo mami-muinari ezer kentzen.

Aintzina euzkel-maastian langille gutxi ginuen. Jardule aien lanak zirtzillak. Alere idazlan aiek guziak goratu ta txalotu bearra gendula uste giñian. Dana oberik-eziñekotzat autu bear. Langille urri aiek lanari muzin etzegioen eta egisegin etsegien beren jarduna laztantzen ibilliak gaituk. Umetxoei muxindu ez ditezen moxuka zirikatzeko buruz.

Orain, ordea, euzkel-idazleak lan bikainak, sendoak, ederrak azaltzen dizkite, bada. Asarrerik eztala, bakoitzak bere iritziak argitaratzia, ondo zegok nere ustez. Eriotz-antza zedukak ixiltasunak. Epaitu euzkel-idazlien lanak; goratu, banandu, xeetu… Asarre-gabe, birao-gabe, zitalkeri-gabe. Idazleentzat sari oberik bai al-dek?

Urkiaga adiskide onak aurrerakuan ere, orain arteo bezela, olerki-gintzan ernai jarraiko dulakuan gitxeudek. Bera lako urretxindor txintazaleen bearra baitigu, beintzat. Euzkera gaizka-bidean degun ezkero, ezin utzi parrastaka atzera leiza-zulora amiltzen.

Azken kritikak

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Zakur zaunkak
Iñaki Irazu

Hasier Rekondo

Bufalo guztiak
Juanra Madariaga

Paloma Rodriguez-Miñambres

Independentzien eguzkiak
Ahmadou Kourouma

Jon Jimenez

Zirriborroak eta gero
Askoren artean

Asier Urkiza

Zirriborroak eta gero
Askoren artean

Amaia Alvarez Uria

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak