kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Biozkadak / Luis Jauregi Jautarkol / Ama-Birgiñaren irarkola, 1929

Biozkadak Aztertzale / Euskal Esnalea, 1930-02

Jauregi apaiz gazte onen izena ezagutzen dute Euskal-Esnalea’koak. Bost aldiz gutxienez saritu ditugu berak egindako olerkiak, eta orri oetan ipiñi ere bai.

Nolako olerkaria dan jakiteko susmoa nun artu bagenuen bada. Orain ordea, guk saritutako olerkiak eta beste asko bilduaz —berrogei ta amar guziak— liburu bat argitaratu du. Jauregi nolako neurtizlaria dan oso-osorik ortxen agertzen da, ta gora-bera ta erdizka genekiguna zearo liburu ortantxe ikasi degu.

¿Ta? ¿Nolako olerkaria etorri zaigu bada?

Azalez: euskera garbi, errez ta irakurgarrizkoa; neurtitz-neurri ugariduna. Mamiz: biozdun eta gogapentsua, azal-utsezko neurtitzik egiten ez duana. Ez dabil bada, beste asko bezela, bertsolari-eraz; olerkari jakitun ta elertitsuen antzera dabil.

Mamia arretaz begiratuta, auxe dakusgu: olerki geientsuak kida berdin edo berdin-antzekoak dirala: gogo illundunak, alaigeak. Negarra ta illobia, malkoak eta kurutzea, kanposantua ta arantzak, umezurtz eta alargunak, sarri-sarri agertzen dira Jauregi’ren olerkietan, eta jakiña, gai oiekin olerki alai ta biotza ta irudimena argitu ta jasotzekorik ezin egin. Orrelako idazle izatea ez da akaztun izatea; ta dioguna ez diogu akatz-billa ibiltzearren; liburu onen ezaugarri agirienetakoa ori delako diogu.

Noizean bein, negar-malko epel oiek utzita, gogoa gorituaz, irudimena sututzen zaio olerkariari: Aizkorri ta Aralar-mendiari ta bere jaioterri Errenteri’ri esaten dizkien itz goituak orduan idatziak dira, ta, egia esateko, atsegin-atsegiñez irakurri ditugu. ¡Biotza ere beroaldi ta dardarazale izaten da bada!

Dana dala, olerki ederrak baditugu beintzat eta poztu gindezke. Iaio agertu zaigu Jauregi au Biozkada oetan, ta orrelako olerki bikaña azaltzeak benetan atsegindu gaitu. Zorionak berari ta… zorionak geroni ere.

Intza’r Damaso Aita langille purrukatuak itzaurre polita jarri dio liburuari: Jauregi’ren olerkiak aztertuaz gure elertiari dagozkion gauza jakingarri asko esaten dizkigu bertan.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak