kritiken hemeroteka

8.280 kritika

« | »

Maitale Kutuna / Lauaxeta / Olerki Eguna, 1930

“Maitale kutuna” Orixe / El Día, 1932-09-04

Ernani’ko batzaldirako aukeratu epaile edo iuezak, arriturik ikusi zuten “Lauaxeta”-ren olerki au. Aurreneko begiratuan liluratzeko ainbatekoa da iñolaz ere. Euskerak bide guztietatik io bearra zedukan; guztietan gai dala erakutsi bearra. Ein ortan, ezin uka “Lauaxeta”-rena gure euskeran entzungabea dala. ¿Olako gauza piñik esan al ziteken gure izkuntza arlote ontan? Or esanik.

Prantzi’ko oraintsuko poeta berrizaleen antzara ari dala esan diote. Dana dala, berak asmatu, naiz an emendik artu, euskerai mesede egin dio.

Prantsesak itxuraren eta itxurakerien atzetik ibili dira aspaldi ontan, eta buruz ongi iantzia ta sakon ikasia ez dagona liluratu egiten dute.

“Lauaxeta”-k tankera ontakorik au bakarra egin ba’lu, ez nion esango esango diodanik; baina bere liburuan geitxo ditu, ta gure gaztediari mesede baino kalte geiago egin lezaiote. Ames-zalea ta gaizberatxa agertu zaigu adiskide gazte au. Aintziñateko poeta iatorretatik etzaio ezer aundirik itsatsi. Aien zaina ta osasuna besterik da. Aiek bezelakorik ez da sortu, ta sortzen diranik onenak, aien antzeko izango dira. Etzuten alare guziak tankera bat, ez eskola edo iarraipide bat, guziak buruz ta zentzuz ioakatzen ziran. Aien eskola zentzu-eskola zan. Andik onontzakoak geienak zentzugabe batzuk izan dira ametsa, negarra ta idurikeria daritela.

Nere erderazko iritzian, “Lauaxeta”-z bear bezain garbi itzegin ez nula esan izan didate. Ez nedukan oso garbi itzegiterik ere. Ezagutu det Jauregi’rekin zorrotzagoa izan nintzala. Garbiagoa itzegitea nai ba dute ni aurretik bota ezkero berela etorriko dira atzetik gizon ausartak. Aurrena itzegitea egokitu zait geienetan, eta ni asi-begira egotea errezago zaie iritzia emateko Euskalzalerik aipatuenak Donostian egun batez, otordukoan, arren eta arren egin zidaten, Jauregi iaunaz, asi nendila, gero berak zerbait esango zutela-ta. ¿”Lauaxeta”-ri ere argi zabalean “Orixe” gaiztoak esan bear al dizkio Gramatika-utsegiñak?

“Bide Barrijak”-en iritzia ematean Gramatika arazoetan sartu ez nula esanik utzi nun; batez ere olerkari danez astertzen nula.

Bein betiko esan; ez nuke iñor mindu nai. Isilik egotea obe litzaiket eta errezago baina gai ontaz ere itzegin bearra dago bakoitzari derizkion eran gure literatura zuzendu dedin. “Lauaxeta”-k baino okerragoak entzun bearko ditu norbaitek iritzi-antzean, ez gorroto-antzan. Ni ere lirika gai ortan zerbait idatzia naizela, nerekin eskubide bera dute besteak. Iakina ni oberena emana naiz eta ez det onture edo protxu asko aterako oneskero lirika gauzetan; baina orain asi diran gazte bero oiek geldiarazi baino zirikarazi naiagoz ari naiz. Oriengandik asko eskatzen du euskerak.

Sar gaitezen noizbait “Maitale Kutuna”-ren azterketan. Erabat esan, saritarako doairik ez diot ukatuko; baina egi baino ametsago dira or esaten diranak.

“Iñoiz ikusi bako” gaizki esana dago “Iñoiz ikusi ez dodan” ordez. “Que nunca contemplaron mis ojos” dio erderaz; bestek ikusia izan bailitake, alegia.

Ahapaldi ortan bertan, “bere larrosak” dio “aren larrosak” ordez. Au da alare gramatikaz txukunenetakoa.

“Zerutar egak ditu maitasun-zaleak,
lurrera baizen sarri so dagi ortzira.
Bere (aren) leuntasun zear mosu sutsuenak
ezpan ganean otoi biurtuten dira”.

Au geitxo esatea da. Giza-maiterik ez da izan sekulan ain garbirik Zerura baino maizago begiratzen du lurrera, ta lokatzera ere. Musuak otoitz biurtzen dirala, asmatzeko polita da, baina gauza orren berri dutenak, batez ere santuak, bestera mintzo dira. Nik ez det sinisten olako maitasunik izan diteke, bai, eta ba da maitasun garbia; ez guzia aragikoia; baina urruma artean eta musu tartean, “Lauaxeta”-k sarri agertzen digunez, ez dezake luzaro egan iraun: lokatza bertago izango du.

“Maitasun onek Goiko Jaunagan ditxaro”

Ba liteke.

“Zerutarrak bai dira geure maitasunak”.

Geitxotan esaten du. Nonbait ez du berak oso osotara sinisten eta aitzaki orren bidera atera edo nai dula dirudi, iñork bestera esango ba lio.

Ba ditu olerki ontan zenbait bertsu latz eta ulerkaitz; baita poesi-gurinik batere ez duten itz asmaberriak eta aditz-joku berriak geitxo ere:

“begi gelgarriz dargist biotzeko iluna”

“Dagerkoz” eta “dartu” ahapaldi berean ditu; beste batean “ditxaro” ta “dalkartuz”; baina eskuarki, bertsu samurrak ta legunak ditu.

Saboi-aparrez umeak egin oi dituzten bonboilo utsal eta iraizekoak ez ditugu maite ber, Prantzia’tik ba datoz ere. Olako olerki bat erakusburutzat ondo dago, gure izkuntza ortarako gai dala adierazteko, bederen; ez ordea ortan ekiteko.

Ez dakit aurrera zer egin lezaken “Lauaxeta”-k, baina gazterik ez ditela sartu, beintzat. Zirikaldi onekin io dezala beste bideetatik ere. Geroztik argitara digu “Palankaria”, guzia milinga ta itxura-naiekoa, erderaz “amanerado” esaten deguna. Ori bide okerragoa da berriz. Erderaz ari danean batez ere, orrela idazten du. Egia esan; orain arte, “Lauaxeta”-k aukera ona izan du, bai agokera ere, euskeraz ari zalarik. Ez dezala agokera ori galdu, ta gauza mamintsugoetan saia dedila.

Artikulu hau bera Irailaren 9an EUZKADIn agertu zen, Lauaxeta-ren ohar honekin:

Uarra: Eskerrak “Orixe”-ri egitten dautsodaz, idazki au bide. Egi biribillak idatzi dauz. Zurki dabil. Eta idazletzat buruba orraztutzen daunak, bestiaren esanak goxoki artu biar. Geldiraziteko baño zirikarazteko dira uar oreik. “Orixe”-ri, olan irudi. Neuri bere bai. Udaka arotxuba igaroteko asmoz, gaur kanpora nuan ezkero, ezin erantzungo dautsot ariñegi, baña aldijari beria yagokan ezkero, erantzungo.

Oraintsuko France’ko poeta berrizalien antzera idazten dodala esan daroela diñaust. Ez, ba. Ori diñuanak eztakit zelako idazkerea gura daun. France’n, gaurkoetan, Valery, Claudel edo Guide Cocteau-ren antzik iñondik ez. Lenago parnasiano esenak, neure gogokide, biarba.

“Maitale Kutuna”-tzaz azterketa. Ederki egiña. Olerkari gustijakaz orixe egin biarko. Baña nayejuatzaz idatziko dogu. Batzuk nayekotzaz edo amaneramientotzaz daukoena, bestiak ez. Bakotxak bere abua. Enago antziñakoetzaz diñuanian Zentzu-eskola euskiko eben, baña ez gustijatik. Pindaro baxen romantikorik-ete da? Ovidio bere bardin. Lirikan nortzuk zentzu-eskola osua? Horatius? Teokrito? Ba-dira ludiko literaturatan olerkari gorenak, klasiko ixan ez-arren. Baña gai au arrizkuduna dan ezkero, onetzaz luzeki ekingo.

Azken kritikak

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Zakur zaunkak
Iñaki Irazu

Hasier Rekondo

Bufalo guztiak
Juanra Madariaga

Paloma Rodriguez-Miñambres

Independentzien eguzkiak
Ahmadou Kourouma

Jon Jimenez

Zirriborroak eta gero
Askoren artean

Asier Urkiza

Zirriborroak eta gero
Askoren artean

Amaia Alvarez Uria

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak