kritiken hemeroteka

8.402 kritika

« | »

Eusko olerkiak / (Liburu zehatzik ez)

Eusko olerkiak Orixe / El Día, 1932-09-11

“Eusko-olerkiak” izenez argitara duten lenen-liburu ontan ageri dira urrengo bi urteetan saria atzitu dutenak ere: “Lizardi” ta Jaka. “Lizardi”, ezer esateko asmorik ez nizun, baina oraintxe gogora zait, “Paris’ko Txolarre”-ari azterraldi bat erderaz eman niola, ta bidean nonbait galdu zala. Iru bialdu zitun batzaldi edo norgeigoka ortara, ta, nere ustez, aipatu dedan au oberenea beste biak politak izanik. Aztu zait zer nion alde aldera erderaz, baina zer esan bilatuko det orain ere. Oar batzuk ditut oraindio nerekin eta artzekoena au: “euskal-zipo atsegiña da”. ¿Zer da zipo ori? -Ots, latiñez “satyra” esaten zutena. Aietan batek esana du: “satyra tota nostra est” eta euskerara ezin obeki biur liteke: “zipoa gure gurea degu”. Bai, noski, euskalduna zipolari betikoa ta asper eziña da. Gure baserritarik motelenak ere, zearka saieska-maieska, ta itz egoki batez esateko, zipoka ari bear du nai ta nai ez: Ez ordea “bai, bai, ez, ez”, Kristok erakutsi zigun bezela. Ari ortatik apur bat ba du “Lizardi”-k ere. Bestela aski euskotar izanik —itz gutxiko gizona baita— ontan ba du euskotasun berezia. Esaterako arako “Urte-giro”-etako lenengo olerki artan, ben-benaz ari dala ere, onako zipo au ixurtzen zaio:

“Or pago bat lerden aski
igazko apaingarriak
—gaur orbel gorriak—
oso yaregin nai ezik,
nola baituten oi
neskazar ezin-etsiak”.

“Paris’ko txolarre” ontan, gaiak aia dakar ta zipolari gaiztagabea ageri zaigu. Zipoa ba da zipotza ere, baina ortatik gutxi erabiltzen du eskuarki edo erregularki euskaldunak. Naiago du isildu. Egia esan, ustez beti bezela, gure bertsolarien antzera itzegiteko, “puntu” zailak ditu, ots, “rima” zaila du. Sei bertso ditu ahapaldi edo kopla bakoitzak, eta iru puntu, izan al ditzaken geienak: lena laugarrenaz, bigarrena bosgarrenaz eta irugarrena seigarrenaz ustartzen dirala. Zaildu egiten da gogotik irakurtzeko, ta iakina, egiteko. Aurreneko ahapaldia du izan ere zailena. Guzi guzia aldatu bear nuke, baina ikus bakar batzuk:

Parisko txolarrea,
zertan aiz berezi
nere erriko batez?
Azalez, soin arrea,
barrenez biurri;
kideago zaitezten… eztakik prantsesez!

Nun —naitar izan— miñez
ostera, gizona
bai txori baldarra!
Alegiñak egiñez
bebil andik ona:
etxez kanpora beti duk baserritarra.

Labur: nere burua
Paris’en ikusiz
ain lotu ta arlote,
otoi nizun zerua,
zeatz adiraziz
gizon baño naiago nukela txolarre.

Ba du olerki onek osasuna ta gatz-ozpina.

Azken-itz bat “Lizardi”-z. Baditu zenbait olerki ixurberak, esaterako,OIA, ZERU-AZPIA, ta abar, eta askotxo ixurkaitz samarrak. Zergatik ote? Gaiak ere egiten du ori: gai axalagoa ta idaz-tankera ixurberagoa; gai sakonagoa ta kera ixurkaitzagoa. Ala ere. “Paris’ko txolarrea” oraindik erreztu diteke bertsu errezagoa —puntu gutxigokoa— arturik. Arriskatu ditela beste bat olako gaiak eta ola erabiltzen naiko ilen geldituko da.

Beste izen bat ageri da liburutxo ontan: Jakakortajarena. Bi ditu batzaldi ontara bialduak eta aski politak, baina ez du ori bere aria. Laister argitarako al ditu oberenak liburu batean eta orduan azterraldi bat eman bearko. “Moro katua”, “Gure astoak”, “Amandrearen olloak” eta, ba ditu bikain samarrak. Ori du bere ari Jaka’k. Mugaz emendik nekez erabili degu olerti-taiu au: “Bei betroia”, “Zaldi baten bizitza” ta ezer gutxi geiago agertu dira. Mugaz andik, ordea; zenbat izen, iakintsuenak eta ez-ikasienak! Elizanburu, Zaldubi, Otxalde, Ibarrarte, Barbier, Otxobi, Zerbitzari ta beste zenbait. Etzioten saririk eman igaz, baina igazlen bialdu zitunak baino askoz ditu. Astoak asto diran arte, oiloak oilo diran arte, ta amandreak amandre diran arte, bertso oriek iraungo dute. Or ez dago modarik; betiko moda asmatu du Jaka’k eta ori egin bear luke edo ortara io bear luke olerkari ta antzelari danak.

Beste bi izen ezin-utziak ditugu liburu ontan: Tapia ta Loidi. Tapiak ba ditu olerkari-doaiak, ez urriak, eta egin du lana batzaldi orietarako, baina au ere negarbera antxa da. Biotzaldi guziak naigabe egiten dituzten orietakoa dirudi “Txori mindua” ta “Olerkariaren gaua” baino “Seaska ondoan” osasuntsugoa du, antzera egiña ba da ere.

Damurik, Loidi ez da agertu urrengo batzaldietara. Lenengoan eman zigun “Arraunketa”-n, arnas atsegiña agertzen du. Arnasa dunak, bular du, ta gauza oek berekin dakarte mintzo ona ta kanta olerki-gauzetan. Mingarri da bada, esan dedanez, geiago ez azaldu izatea.

Azken kritikak

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta

Jon Jimenez

Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza

Nagore Fernandez

Zoo
Goiatz Labandibar

Asier Urkiza

Hetero
Uxue Alberdi

Joxe Aldasoro

Euri gorriaren azpian
Asier Serrano

Paloma Rodriguez-Miñambres

Galbahea
Gotzon Barandiaran

Mikel Asurmendi

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Irati Majuelo

Lagun minak
Jon Benito

Mikel Asurmendi

Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga

Jon Jimenez

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Asier Urkiza

Lautadako mamua
Xabier Montoia

Nagore Fernandez

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Bestiak Liburutegia

Rameauren iloba
Denis Diderot

Aritz Galarraga

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

Hedabideak