kritiken hemeroteka

8.402 kritika

« | »

¿Bide onetik al goaz? / (Liburu zehatzik ez)

¿Bide onetik al goaz? Orixe / El Día, 1932-08-28

Gaia zerbait mugatzeko, ar ditzakun, urtero asi diran batzaldo edo norgeiagoka oriek. Bertanegi daude alde batera, baino, nere ustez orietaz mintzo gaitezke onezkero, iñor mintzeko asmorik bage, oker deritzaguna zuzendu naiez.

Zalaparta aundia eragin diote zenbait euskal-idazleri epai-maieko edo tribunalekoak, alako edo olakori bidegabez saria eman diotela-ta. Azterkuntza iatorra, kritika egiazkoa egin balitza, gaitzerdi. Erderaz esatea pekatuko ez liraken gauzak euskeraz esanez, bat edo bat ongi mindurik utzi dute. Euskera ez bedi elkarri irainka erabiltzeko izkuntza. Alde-aurretik esanik utzi gendun “Tege”-k eta nik, bekaizkeri ta gorrotorik aski sor zitekela, batez ere beren buruak poeta uste dituztenen artean; ezbaita bakoitza baino oberik. Guk sumatzen gendun okerra, etorri da; baina zuzenik ere zerbait ekarri du ta ederrik ere, iru urteetako norgeiagoka onek. Oriek izan ezik, “Lizardi”-ren liburua etzan agertuko, ta emai au bakarra ez al da ziturik aski?

Bizkorregi asi omen dira zenbait: euskera landuegia, zailegia, ilunegia omen derabilte. Ez-arian ez-arian, mail bakoitza igo bear omen da, ez bet betan, yautzi aundiegia eginik. Baina alor bat lantzen ari geralarik, etzaigu zilegi, lantzeari erabat iarrai bage, emen aitzur-kolpe batzuk eman, ta erdia larre utzirik sailaren goienera iristea. Ori gertatu al zaigu gero? Lauaxetaren, Lizardiren eta Bedoñaren artean or ditugu Jauregi ta Jaka, euskera erreza dutenak. Erriarekin artu-eman guziak ez ditugu eten. Baina “Lizardi”-k berak ere gauza errezak idatzi ditu naiz itz askatuetan naiz neurtuetan, gaiaren ariora. Iñork ez errezagorik ere, ta bai zailagoak ere.

Zer da euskera erreza? Ezertan arriskatu bage gauza arrontak, eskuartekoak, eta bear ba da kaikukeriak esatea? Ori ez da euskera aurreratzea. Bear ditugu errez-zaleak eta zailzaleak, obeki esan, gai zailak, albait errez adierazten dituztenak. Eta bakoitzak ez al du egiñala egiten, gauzarik zailena alik errezena esateko? Egin ta ere, aski motx geldituko dira argitasunez. Berak ere ba dakite, gizagaisoak, nai baino ilunago itzegingo dutela, baina ez beren gogoz. Ortaz, ez da idazle zail-zalerik; gai zailetan argi idaztera ezin iritxi ditezkenak baino. Ta alegiñak egin ondoan labur gelditu ba dira, bidezko al da olako oriei zirika astea? Gai zailetan arriskatzen ez diran errez-zaleak ez al dute akulo zorrotzagoa merezi?

Gure orin arteko irizketa edo kritika, euskera ona, txarra, argia, iluna, ta beti bat izan da. Izkuntzaz bestetaz ez al du iritzirik eman bear artara asten denak? Ori azken azkeneko gauza da.

Nik ere gai erabilgabea asten det oraingoan, eta beti ere zaila. Al dedan argiena egiteko asmoz asi naiz, baino argitasunean motx geldituko ba nintza, ez da noski zailzale izan nai dedalako.

Gizonak, edozer sailetan idazteko, bear ditu artarako doaiak: adimena, irudimena ta biotza. Poetak, batez ere, irudimena ta biotza, diotenez; baino adimena ere ez du gainez. Orregatik, amaika erditxorok poetaren izena beztu dute, ta diranak eta ez diranak erditxorotzat iotzen dituzte, damurik. Adimena bedi poesian ere agintari: onek erabil bitza neurriz, iduripena ta biotza. Au diteke nere erakuskizun guzia aurrera, gaiak dakarrenez, xeatzekoa.

“Lizardi”-ren poesi sarituaz eta liburuaz esanik utzi det esan bear nuna, ta emen ez det aztertuko. Lana berriz ez esatearren. Erabat esateko, gauza bikainak izan arren, bikainenetakoak edozein izkuntzetan ere, buru-doaiak zenbait aldiz nagusi iduri zaizkit; adimena ta iduripena, biek naiz bakoitza. Nere ustez, gizon osoa, bere buru-doai ta biotz-doaiei berdin eragiñez, agertu bear du. Lirika deritzaion ontan zerbait nagusitu bear ta ere, biotza nagusitzea ez da oker aundia.

Beste sarituen azterketa asi baino len, nere aburu osoa labur azaldu nai nuke. Biotza esan degu, izatekotan nagusitu ditekela. Gizonak beuka beti adimena zuzendari ta nagusi. Iduripena ta naimena (edo biotza) bi gurpil bezela izan bitza. Elkarrekin joan bear dute. Ez aurrena edo alde batetik bat eta gero atzetik bestea oin-aldaka edo oinbaldarka bezela. Bide-makoren batean edo bestean ba liteke gurpil batek bide luzexagoa egin bearra, baina batean bioaz eskuarki. Berebat biotzak, bakarra dalarik, biotzaldi asko ditu: iario edo isurki asko ditu. Ortaz, beti tuta batetik iariotzeak ez du biotz osoa agertzen. Biotzaren eragina edo sentimentua, askotarikoa da. Zer gertatzen da ordea gure egun ontan? Poeta deritzaien orien biotzak alde-ioa dauka: erro batetik eraia edo esne-kolpea dularik besteetatik antzu agertzen da. Biotz-eragiña, “sentimiento” esaten diotena, bakarra dute geienak bertsoak egitean. Ba dirudi “sentimiento” diotenean beti “sentimientopena” aditzen dutela: naigabe-aldia. Ez; biotzari aldi askok eragiten dio; naigabeak bezela pozak eta itxaropenak ere. Ta poza ere lirikarako gai da. Erderazko itz orrek nasi ditu asko. “Sentimiento” esan ezkero, begiak azpikoz gora iraulita edo minez ta negarrez iarri bear dala irudi zaite. Guk ordea, biotzaren aldia edo eragina esatearekin, poz-aldia edo poz-eragina ta abar berdin aditzen ditugu. Eta poza eragitea zailago besterik ez da. Ikus “Lizardi”-ren OIA. An ez dago naigaberik ez negarrik, baina biotz-eragiñik, “sentimiento”rik ez da eskas. Poza ta atsegiña dariola dago, ta ori ere lirika iatorra da, noski.

Labur esan: gizonak bere buru-doai ta biotz-doai guziekin erabat iokatu bear du, ta lirika dalako ontan, biotzaren isurki bat bakarra ez du iriki behar; ez du beti naigabe edo negarraidian egon bear.

Urrengotik asiko naiz, Iainkoak onez, batzaldietan saritutako bertsoak aztertzen.

OARRA: Idazle giputzak on lukete beren “phonetika”, ta iakintsuenak elkar arturik, zerbait erabaki dezaten arte, nik Axular’i iarraiko diot, itzak beren zerean, albait, ipiñirik. Sabin zanak bizkaitarrentzat soilik arauak eman zitun. Nere ustez guk Laphurdiko ta Naparroa Barrenekoekin ere elkarragotzeagatik, itzak beren zarrenean eta iatorrenean (en sus formas primitivas y puras) erabili bear ginuzke. J baztertzen ari dira geienak; y ez da “y griega”, laziotarrak ola artua ta prantses-españolak okertua baino. Berez u prantsesa adierazten zun. I ostera, batzutan “vocal” eta bestetan “consonante” egiten zuten erromarrak. Emaiogun bada bere balioa.

Azken kritikak

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta

Jon Jimenez

Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza

Nagore Fernandez

Zoo
Goiatz Labandibar

Asier Urkiza

Hetero
Uxue Alberdi

Joxe Aldasoro

Euri gorriaren azpian
Asier Serrano

Paloma Rodriguez-Miñambres

Galbahea
Gotzon Barandiaran

Mikel Asurmendi

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Irati Majuelo

Lagun minak
Jon Benito

Mikel Asurmendi

Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga

Jon Jimenez

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Asier Urkiza

Lautadako mamua
Xabier Montoia

Nagore Fernandez

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Bestiak Liburutegia

Rameauren iloba
Denis Diderot

Aritz Galarraga

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

Hedabideak