kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Eusko-olerkiak / (Liburu zehatzik ez)

Eusko-olerkiak Lauaxeta / Euzkadi, 1932-08-14

Emen dira igazko olerki-sariketean aintzakotzat artu ziran olerkijak. Idaztiño txukun-egin dabe. “Aitzol” jaunak aurritza jaso dautsoe, olerkari bakotxaren irabaziak goraldurik.

“Lizardi’tar Jabier” ixan zan sarituba. Barriz irakurri doguz bere “Urte-giroak ene begian”. Eta lenago sarija berari emon-ba-geuntson, barriz be emongo geunskijo. Jakakortajarena jaunarenak onak dira, “Lizardi”-ren olerkijen onduan jartekuek. Ixan be, bi onein artian zan sarija.

Epai-maiko ixan nintzan. “Orixe”, Mourlane Mitxelena eta ni gintzan. Bestieren abua jakin-barik, bakotxak bere epaya emon geban. Neure ustez onenak ziran “Lizardi”-renak eta Jakakortajarena’k. Baña lenengo mallan zan “Lizardi”-rena. Au uste ixan eban Mourlane Mitxelena jaunak be. “Orixe”-k ostera Jakakortajarena’nari bere bayetza egin eutson.

¿Beste olerkari batzuk asarre izateko ote-da geure epaya? Eztot uste. Jauregi jaunarenak ederrak dira, baña “romantico” edo geyegi. Tapia-Perurena be olerkari ospatsuba dogu. Sarri orri onetan esan dot geure egunetako olerkarijetan puntarengo bat dogula Tapia jauna. Neurekiko Musset jaunaren “Orrilla-gaba”-ren antz larregi dau bere olerkijak.

Bi onein antzekua dogu Agirre’tar Toma jauna be. Gogai txukuna dauz, baña itzetan yakuako lar. Neurrira ekarri biar dan joritasuna. Olerkijetan laburtasuna atsegiñen. Lamartine edo Zorrilla’ren antzekuak doguz bi oneik. Euzkerazko olerkijetan “romántico” ixan-arren, bere erara ixan biar.

Mamiña bego azalak gitxijenez. Otzik al ixan-ezkero, uztik azaldu biar geunkez goguak.

Lekuona jaunarenak be eztira atzenak. Ez bein. Lekuona jaunak erderaz “gusto” esan daruena dauko. Olerkija ondo txukunduten dau ta pitxi larregiz barik, bere edertasunez jantzi darua.

Zubimendi jaunak olerkarijen alkijan egoteko irabaziak egin dauz. “Aberri-oyuak” argitaldu ebazan eta antxe-ikusi geban olerkari ona zala. Errijari atsegin ixango yakoz jaun onen olerkijak. Idaztiño onetan dagona ederra dogu. Epalle nintzala esan neutson oso txukuna zala. Muxika jaunarena errikoi ta argija. Pozik irakurten dira olako olerki samur ta barrenetikuak.

Arrese jaunaren olerkijak eztira goraldu-biar, eurak goraldu daruelako euren buruba. Olerkari ospetsuebenetako bat dogu. Amaikatxu lan eder egiña da, geure ele onen aldez. Gaurkuak ontza-arzten dabe bere egiña.

Azkenez Bedoña jaunarena. Bizkai-semia zalakuan, jaun askori itaudu neutsoen nor ote-zan “Arrantzalien arrats-otoitza” egin ebana. Ederra iruditu yatan. Eta aurtenguan lenengo sarija irebazi dau jaun orrek. Zorionak. Zorrilla zanaren antz-larregi dauko. “El ruido con…” eta olako ots asko. Olerkijak itz gitxiago ta barrutiko sentimentu geyago biar dau.

Aurtenguan jo dau orra.

Emen doguz ba, idaztiñua osatuten dabenak. Urtero agertzen dan idaztiño au, geure olerkijen biltokija ixango da. Nork uste orrelako olerkarijak zirala gure aberri onetan?

Urtero agertzen yakuz barrijak. Neure ustez oraintxe da euzko-olerkijen urrezko eundija. Gero olakorik ezta ixango. Azalez landubak eta mamiñez sakonak. Beste ele batzutan be eztira ixango olako olerkari asko.

Zorotzat eukiko dabez olerkarijak, euzkotarrak eztabez goralduten biar litzeken eran, baña olerkarijaren sari onena, bere barruko edertasunak azaldutia da. Olerki bat baxen seme ederrik eztago.

Gaur olerkarijen idaztiñuak, bijar irakurgai laburrenak egin biarko doguz,beti euzkera goralduzko aberrijaren elia dalako.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak