kritiken hemeroteka

8.280 kritika

« | »

Maitale Kutuna / Lauaxeta / Olerki Eguna, 1930

Tartean Orixe / El Día, 1932-09-22

Nere “Maitale kutuna”-zko azterketa ez du gaizki artu “Lauaxeta”-k eta gizon agertu da. Zirika-naiez ari naizala oraindik garbiago ikusiko du, besteai ere gauza latz-irudikoak esaten dizkiedanean.

Esanik utzi nun lendanik, nere iritzia eztala egia bera, nere egi-ustea baino. Bakoitzak bere agoa erakusten badu, nik neurea, ortzaudi itsusia ba da ere. Mintza bitez besteak ere, ta onela sortuko degu, orain arte ez degun irizketa edo kritika.

“Lauaxeta”-ri itz alperrik eragin baino lehen, neronek adierazi behar ditut “klasiko” izenez zer aditzen dedan. Klasiko izenak goi-maileko aundiki, naiz “goren”, berak dionez, adierazten zun, oker ez ba nago. Ortaz, goi-maileko idazleak ba ditezke gure egun ontan, eta antzinako egun aietan, aldiz, izan ziran mail ortara igo etziranak. Ontan batera gaudela uste det. Baina, batez re, orduan izan ziran olako idazleak, oraingoen ariora —askoz gutxiagok idazten baitzuten— ta ordukoai batez ere, ematen diegu izen ori.

Xurtu dezadan oraino Klasiko’z aditzen dedana. Beren doaien iabe ta nagusi diranak dauzkat nik klasikotzat naiz Homer’en gizaldiko, naiz gaurko. Doaien iabe izatea bat da. Romantikuak ere badituzte, Iainkoak inori ukatu ez dizkion doaiak; baina ez dira doai orien nagusi; ots, idurimena ta biotza berak nagusitzen zaizkie, bestera izan bearrean. Klasikoak ere doai orien iabe dira, baino baita nagusi ere. Zenbaitek uste dutenez, klasikoak ez dute idurimenik, ez biotzik; alako neurri zur batean baino. Ontan ez naiz ari “Lauaxeta”-rekin, berak ongi baitaki nik diodana; baina zenbait irakurlerentzat ari naiz. Idurimena ta biotza ba dituzte, alegia, klasikoak ere, baina aien nagusi dira beren laneginetan. Ona, zer geiago aditzen dedan klasiko izenez.

Aurrera baino len; nor-ta izan dira beren lanegin guzietan klasiko? Balin ba da, inor ez guzi guzietan. Nik ez det inoiz esan, ez idatzi, Ovidio klasikoa danik, ez ta antzinateko poeta aietakorik bete betean, bere lanegin guzietan ala danik. “Lauaxeta”-k esku artuko ba nindu, lirikaz baztar, Saphokle ta Virgili aipatuko nizkioke; batez ere lenengoa, bete beteko klasikoa. Besterik?… Lirikan ostera, batxo ere ez dezaket aipatu bere gauza guzietan klasiko agertu danik. Alere, eientsu batean, lanik geienetan, edo erdiak baino geiagotan beintzat, ba dira.

Neretzat nor da lirikurik klasikoena? Ez antzematekoa, noski; ez ta ere gure egun otakoa; baina ez urrutikoa, lau gizaldi besterik ez baititu: Fr. Luis de Leon. Ba ditu sei bat eresi edo “oda” aukera ditezkenak, eta gutxienak izanda ere, klasikotzat io dezakegu. Ori ta Saphokle ta Virgili, ta eintsu batez Platon ditut nik klasiko eder.

Oraindik ere zeaztu dezadan geiago nik lirika gaietan kasik zer uste dedan. Nolabait esateko, alako bakegiro edo “sonphrosyne” deritzaiona biotzean eragiten duna. Ontan David nagusi, bestela sortaldetar izanik ere; urrena, nik ezagunetan, Fr. Luis de Leon, eta urrena… etortzeko dago.

Zer da bada pake-giro edo “sophrosyne” dalako ori? Adibidez erakutsi bearko. Ba dakizu David’en bigarren Salmoa. “Quare fremuerunt”. Lurrean Kristoren aurka dabiltzan errege-koxkorren batzarrea aizatuko dula dio Iaunak, eta nolako eskeintzaz edo zemaz! Eltzegilearen lur-ontzia bezela apurtuko ditula ta nik ez dakit zenbat eskeinka egiten dien. Eta azken azkenean, “cum examerit in brevi ira eius”… aren asarrea irazeki daitenean, aren aserreak gainez egin dezanean… zer gertatu bear ote du?

“Beati omnes qui confidunt in eo”, zorionekoak arengan itxaro dutenak. Au da, gogo-barnean eragiten dun pake-giroa. Gorroto aizea, aserre-aizea zebilen, legordi guzia abarrikatu-naiean, eta alako batean, aize bildurgarr ori oso gelditu, ta beste aldetik aize lagun biguin pakegarria sortu da. David geldiro irakurtzean, olako asko gertatzen da. Irakur ezazu “Alma region luciente” ere, ta an arkitzen da pakegiro betea. Loiola’ko Iñaki donea datorkit gogora, edo aren iduripen aukera aukerako bat. Biotzari zalapartaz eta istiluz, zotinez, asperenez, intziriz eta negar-marraskaz eragitea, ez dagokio ispiritu donearen pozaldiari; isil eta legun, ordea. Ur-tantak, arri-gainera erortzean, zalaparta ateratzen du, ta guzia zirtaka edo zipriztinka ondatzen da; belaki edo “esponja”-ra erortzena, aldiz, isil isil sartzen da, ta urasetzen du. Olaxe da lirika ere, bere einean.

Lirikan klasiko izatea ez da errez, batez ere biotzaren iabe ta nagusi bear baitu gizonak; baina nik esan dedan era ortako klasikoa izatea, gauzarik zailena da. Olakoak nai nituke nik Euskalerrirako. Zuk ba dituzu bi, “Miren’i Otoya” ta “Artxanda ganean” asko estutu bage klasikoetan sartu ditezkenak:barne-giro osasuntsua agertzen dute. “Lizardi”-k ere ba ditu ta geienak, klasikoen artean sar ditezkenak, iduripena zerbait nagusi-antza ba zaio ere. Klasiko osasun bete betea du. Biotzez ez da ainbesterainokoa agertzengain-begiratuan beintzat, lotsaro gordetzen baitu. Baina ba du biotzondo, ta nere ustez, pakegiro edo “sophrosyne” ori noizbait eragin du. Neri bai beintzat. “Ondar gorri” deritzaion olerkia irakur astiro. Azken ua euskeraz egin dan gauzarik ederrena da. Ta beste izkuntzetan ere ez dezu olako asko bilatuko. Baina erakusburu bat ekar dezadan.

Gurdibide bakan-ibil ertzetan,
untza dago oraindik, nagi, loretan.
Or emenka, lore zimel ganetan,
ingumak ari gozo-miazketan…

Kemenak uts eta nekez bainoa,
zalantza dut zartu naizelakoa.
Udazkenak aulagotzen dit atsa,
orbelak ozenagotzen oiu-otsa,
aldapak larriagotzen biotza…
lenetan ez bezin autsia natza”…

gaur nabar basoa;
tarteka gorri garoa…”
Aizea dabil busti, setatia,
lurrari daragio ots negartia.
Larreko xamorro ozenen zantzurik ez da inon…

Gauza guzien erori-bearra bikainkiro adierazi digunean, or, pake-aize leguna buruan eta pake-giro biguina biotzean, onako bertso oekin:

Oi, zein dan ituna
beera-bear au!

Bertso ok Sophokle’ren eta Luis de Leon’en arikoak dira. Ori da “sophrosyne”, ta olerki orren atzenak ere eragiten duna. Olerki onen aurrenetiko bertsoak astiro irakurri, ta esan ditudan bi motx ok beren tokian irakurtzean, barnean pake-giro ori sumatzen ez dunak, begi bakoitzetan malko isil bana bakarra azaltzen ez dunak edo oinbeste ez ba da, biotzean zirrara samur bat arkitzen ez dunak, ez daki liriko zer dan eta ez dezake lirikaz iritzi onik eman.

Bai, “Lauaxeta”, klasiko zer daneko ontan, uste baino ondagoan naukazu. Bai, “Lizardi”, Bedoña, eusko-olerki batzaldietan saria atzeman dezutenok olakoak nai zaituet euskera amarentzat. Gazte zerate ta aurrera. Nik nere anaiaren bati, agerira atera bear ta, soinekon zikin bat ikusiko ba nio, anai ona al nintzaioke ua ez kentzearren besteen aurrean parregarri utziko banu? Ez det olakorik egin nai. Or aopetik ari diranak etzaituzte nik baino maiteago. Nik, biotza zerbait biurritu bear ta ere, esango dizkizuet neri makar iduri zaizkidanak, zuen onerako, ta batez ere, euskeraren onerako.

Azken kritikak

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Zakur zaunkak
Iñaki Irazu

Hasier Rekondo

Bufalo guztiak
Juanra Madariaga

Paloma Rodriguez-Miñambres

Independentzien eguzkiak
Ahmadou Kourouma

Jon Jimenez

Zirriborroak eta gero
Askoren artean

Asier Urkiza

Zirriborroak eta gero
Askoren artean

Amaia Alvarez Uria

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak