kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Xalbador pertsularia / Joxe Mari Aranalde / Auspoa-Sendoa, 1996

Lagun baten omenaldia Ritxi Lizartza / Argia, 1997-05-25

Añorgatarra izanik, beti sortu izan dit jakinmin handia Xalbadorrek. Lehen arrazoia, jaioberria nintzela, artean gure auzoan antolatzen ziren bertso-saio handietan kantari ibili izana da. Bertan eginak dira nik ikusi nituen bere lehen argazkiak, eta ezagutzerik izan ez nuen garai hartako giroaren lekuko ditut txikitatik; gainera, urepeldarra hurbila sentiarazi didaten pertsonekin lotu izan dut urte hauetan guztietan: Joxe Mari Aranalde eta Lekuona osaba-ilohak.

Zer arrasto klase utzi ote digu urtero bere sorterrian omenaldia jaso dezan —hil zenetik hogei urtera—, kantariek bere bertsoak abesti bihurtzeko eta Aranaldek berak horrelako liburu ederra idazteko? Galdera hau ez da erraza erantzuten, baina ezin ukatuko da oraindik ere gaurkotasuna.

Xalbadorrek berak ematen digu bere buruaren berri “Odolaren mintzoa” liburuan, baina agian, urteek ematen duten hoztasunetik idatzita —Aranalderen liburua omenaldi sentikorra bihurtzen bada ere—, beharrezkoa zen egungo ikuspegitik Ipar Euskal Herriak izan duen enbaxadorerik onena aurkeztea.

Hunkigarria da kronika, hurbila, irakurterraza, gustagarria, badirudi ia-ia hitz egiten entzuten dugula, bere laguna nolakoa zen guri azaltzen. Nabari da saiatu egin dela, hala ere, laguna izatearen pasioa alde batera utzita eta, Xalbadorrez ari dela, deskripzio subjetiboetan ibili beharrean, bertsolariari uzten dio hitz egiten, urepeldarrak bertsoetan esandakoak erabiliz.

Guztiz gomendagarria da lana. “Odolaren mintzoa”ren anaia txikia, eta badu aportaziorik, kontakizunaz gain, Xalbadorren horren ezagunak ez diren hainbat bertsorekin, olerkiak ere badirenak, gozatzeko aukera ematen baitigu.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak