kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Hemen gauak lau ertz ditu / Mikel Ibarguren / Susa, 1996

Eta ez preso egon delako Xabier Mendiguren Elizegi / Argia, 1996-10-20

Ari gara, Durangoko azoka hurbildu ahala, gero eta liburu gehiago ikusten dendetako apaletan. Bazen garaia: luze jotzen du udak euskal literaturarentzat, eta uda aurrekoa ere motel samarra izan da. Poesian, esaterako, ez da ezer kaleratu.

Poesiaren hutsune hori betetzeko, JC Perezen “Hau berua” erabili dut kotxeko irrati-kasetean, alde batetik eta bestetik etengabe. Urteetan ez dugu izan horrelako altxorrik, eta kostako da, hurrengoetan ere, halako perla asko sortzea.

Txoko hau liburuena da ordea, eta zorionez badugu poesi hilduma bat: Mikel Ibargurenen “Hemen gauak lau ertz ditu”. Bakardadea, malenkonia, maitasuna, ausentzia… ageri dira poemetan zehar. Elementu oinarrizko eta eternalez osatutako poesia. Fresnesko kartzelan idatzia dela jakiteak, aldiz, esanahi berria ematen die goiko gai horiei, kutsu erromantikoa testuinguru egokian ezarriz.

Poesia esentzial honetan hauxe azpimarratuko nuke nik: gauza xumeenekin nolako poema simple eta aldi herean guztiz ederrak asmatu dituen: “Lehenbizi zure begiak ahoa”, “Egunen batean”… Asko gustatu zaizkit, halaber, sentimenduen azalpenetik narratibitate batera igarotzen direnak: “Gaur beti bezala”, “Jendarmak aurretik”… Mundu fisiko motz mugatua du erreferentzia moduan, baina lanaren laburrak galarazi egiten dio errepikakor suertatzea. Aipatzekoa da, nolanahi, liburuaren azken aldera zabaltze bat sumatzen dela, bai esaldien taxueran bai erabilitako alor semantikoetan.

Dena dela, poemak-eta ez dira hotzean kontatu edo aztertzeko, norberak dastatzeko baizik, eta Ibargurenen lehen liburu hunkigarri honek merezi du. Ez preso egon delako bakarrik. Baina horregatik ere bai, ez daukagu alferrik ahazteko.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak