« Ixtorio harrigarriak | Eta ez preso egon delako »
Hausturak / Jokin Muñoz / Alberdania, 1995
Norarik gabekoentzat Miren Treku / Euskaldunon Egunkaria, 1996-10-19
Pereirak hainbeste famatu duen Antonio Tabucchik dioenez, “nobela literatur forma finko eta momifikatua bilakatu da. XIX. mendeak oso obra ederrak eskaini baditu ere, horrenak egin du. Aurrerantzean leihoak ireki, bihitegia oreatu eta, nahas-mahas, denetik sartu beharra dago: poesia, antzerkia, barne egunkaria, narrazioa, nahi duzun guztia”.
Ez kritikak ez liburu salduenen (ezen ez irakurrien) zerrendek nabarmendu ez badute ene, Jokin Muñozek orain urtebetetsu argitaratu zuen Hausturak nobela guztiz modernoa izango litzateke Tabucchiren arabera. Eta nobela deritzot, batek ez dakielako oso ongi nola definitu ipuin bilduma hau, eta modernoa gaineratu bere baitan gutunak, egunkari pasarteak, poesia, metaliteratura eta “nahi duzun guztia” sartu duelako.
Nobela honek hegoaldera darama iparrera hain ohitua dagoen euskal irakurlea, eta egileak horretarako hautatu duen garraiobidea trena da, nahiz eta tren hori zehazki nora doan ez jakin (“Beti dugu negu norarik gabe joan eta joan ari garenok”). Eta bidaiaria ohartuko denez, trenbideari “urin eta herdoil usain sarkorra dario”, bai bidaian bai geltokian agertzen diren gizon-emakumeen arimei bezala.
Baina trenbidea ekintza gutxi batzuen kokagunea da, eta batez ere sentimendu udazkentsuen pausaleku. Esan ere, honela diosku protagonistetako batek: “Nik nahikoa zaukaat nire bizitzaren nobelarekin, motel. Ez diat beste istorioren beharrik. Nireak asetzen naik sobera. Sentsazioak nahiago ditiat istorioak baino, sentimenduak alegia, eta hau poesiak baizik ez zidak eman. Istorio-gosez egoteak berriz bizinahia eta bizipoza erakusten ditik. Aspertzen ez direnek baizik ez ditiztek nobelak irakurtzen. Bizitzak ez ditik asebetetzen eta horrexegatik asmazio eta fantasiari heltzen ziotek. Poeta batek ez dik horren beharrik izaten”.
Eta erantsi beharko dugu jakina aspertzen garela, eta fantasia eta asmazioak behar ditugula, sentimenduen beharrizana dugun bezalatsu, eta hori guztia oso oreka ederrean, giro literario liluragarrian eskaintzen digula euskal letretara lehendabiziko aldiz plazaratu den Jokin Muñoz idazleak. Eta Iban Zalduak Hika aldizkariaren azken alean dioen gisan (ia nobela hau bezain gomendagarria, bestalde), euskaraz idatzitako literatura gutxienez gaztelaniaz idatzitakoaren pare dagoela, batez ere Euskal Herrian gaztelaniaz idatzitakoaren pare (horren lekuko litzateke Harkaitz Canoren Beluna Jazz ere). Pereiraren antzera, ni behintzat horrela delakoan nago.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro